Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi sakabanaketaren biktimak oroitu dituzte Lasarte-Orian

  • Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi lasarteoriatarrak auto istripuan hil zirenetik hamasei urte bete dira ostegunean. Semea eta anaia bisitatzeko asmoz Almeriako espetxera bidean zihoazela zendu ziren. Istripu berean Joxe Balerdi ere larri zauritu zen, bizi osorako ondorioak utzita. Txintxarrik eman du ekitaldiaren berri.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 1ean - 10:47
Argazkia: Txintxarri
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtero legez istripuaren urteurrenean agerraldia egin du Lasarte-Oriako EH Bilduk Askatasunaren parkeko eskulturan. Indarrean dagoen dispertsio politika amaitzea eskatu dute, presoak bisitatzera bidean 16 senide eta lagun hil baitira; "30 urtetako ondorio larriena". Era berean, salatu dute biktima horien "memoriari eta familiei egiten zaien bazterkeria", eta hori konpontzeko aitortza soziala eta instituzionala eskatu dute.

16 urte daramatzate "Argi eta Iñakiren memoria kaletik eta herri ekimenetatik bizirik mantentzen". Udaleko alderdi politikoei, Eusko Jaurlaritzari eta dagokien instituzio guztiei gararazi diete: Biktima guztiek egia, justizia, erreparazioa eta diskriminazio ezaren eskubidea baitute".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023ko martxoaren 27
Amaitu dute

Eguneraketa berriak daude