"Saihestu zitekeen beste heriotza bat izan da"

  • Zaballako espetxean urri bukaeran hil zen emakumea aurten kartzela horretan hildako bosgarren presoa da, eta berriro ere salaketa egitera atera dira kalera, heriotza saihestu zitekeela aldarrikatzeko eta hainbeste heriotza eragiten dituen espetxe politika kritikatzeko.


2020ko azaroaren 17an - 16:46

Arabako Salhaketak deituta, elkarretaratzea egin dute Gasteizen, “Arabako kartzelan inpunitaterik ez” lelopean. Emakumeak patologia larriak zituen diagnostikatuta eta horregatik baldintzapeko askatasunerako eskubidea zuen, baina ez zuen plazarik lortu inongo baliabide soziosanitariotan eta, ondorioz, ez zuen askatasuna eskuratu.

Urri amaieran hil zen, baina bi aste beranduago eman zuten heriotzaren berri. Salhaketak gogor kritikatu du “heriotzak ezkutatzeko espetxe erakundeek darabilten politika sistematikoa”.

Aurten bost pertsona hil dira Zaballan, 2019ko kopurua berdinduz. 2020an gutxienez 125 dira Espainiako Estatuko espetxeetan hil diren presoak. “Zer gertatzen da? Zergatik ezkutatzen dituzte heriotza hauek? Zergatik ez dira erantzukizunak eskatzen edo, gutxienez, ikertzen? Gauza bera gertatuko litzateke biktimak beste batzuk izango balira? Onar al daitezke heriotzak zigorgabetasunean geratzea Estatuko erakunde batean, hau da, espetxe-erakundeetan?”, adierazi izan du elkarteak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Preso bat topatu dute hilik berriro ere Zaballa espetxean

Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.


Eguneraketa berriak daude