Saharako hondarrak Pirinioetako mendiak laranjaz margotu ditu

  • Afrikako haize bortitzek Saharako hondarra ekarri dute igande honetan eta Pirinioetako mendiak estali ditu. Fenomenoa ez da berria eta azken hilabeteetan ugaritzen ari da.


2021eko apirilaren 26an - 11:04
Météo Pyrénées
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sud Ouest hedabideak eman du albistearen berri. Igande honetan, Saharako hondarra Pirinioetaraino ekarri dute haize boladek, gailurretako elurra naranja kolorez estaliz. 

Fenomeno hau ez da berria eta azken hilabeteetan ugaritu egin da. Saharatik zuzenean datorren haizete indartsua da, Europaraino basamortuko hondarra dakarren hegoaldeko fluxu indartsua, Siroko deiturikoa. Zerua laranja kolorekoa bihurtzen da eta gainazalean hauts metaketak gertatzen dira. Hala ikusi daiteke, Météo Pyrénéesek argitaratu duen Pic du Midiren argazkian:

Airearen kalitatearentzat kaltegarri

Fenomeno honek airearen kalitateari ere eragiten dio, eta eragin kaltegarria dauka arnas aparatuan, hondar partikula ugari garraiatzeko gai baita. Otsailean hondarra Pirinioetara iritsi zenean, kalean kirola ez egiteko gomendatu zuten Frantzia hegoaldeko zenbait departamentutan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Eguneraketa berriak daude