Saharako herria ez dutela bakarrik utziko adierazi dute sindikatuek

  • Fronte Polisarioarekin eginiko agerraldian, Marokori leporatu diote “gerra berri bat” hasi izana, eta sahararrak “bidezko defentsan” erantzun dutela ziurtatu dute. EAEko herri eta hirietan mobilizazioak antolatu dituzte larunbat eguerdirako.


2020ko azaroaren 18an - 15:21
Sindikatuen ordezkariak, eta mahaiaren erdian Fronte Polisarioko ordezkaria. Argazkia: @SaharaEuskadi
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ELA, LAB, Steilas, ESK, CCOO, UGT, CNT eta EHNE-Bizkaia sindikatuek adierazpen bateratu izenpetu dute asteazken goizean, Fronte Polisarioko ordezkariekin bildu ostean. LABeko eta CCOO Euskadiko Garbiñe Aranburuk eta Loli Garciak irakurri dute agiria. Sindikatuek Marokori egotzi diote gerra piztearen ardura, “Marokoko indar armatuek bi aldeek adostutako su-eten akordioa urratu” dutelakoan, sahararren protesten aurrean militarrak bidaltzean. Marokok Saharako herriari “gerra berri bat” inposatu diola ziurtatu dute, eta horren aurrean ez dituztela sahararrak “bakarrik utziko”. Larunbateko 12:00etan EAEko herri eta hirietan mobilizatzera deitu dituzte herritarrak.

Nazioartea eta Espainiako Estatua

Nazioarteko komunitatea kritikatu dute sindikatuek, azken 45 urteetan egoera konpontzeko ezer ez duelako egin: “Gertatutakoa nazioarteko komunitateak duen axolagabekeriaren erakusgarri baino ez da”.

Are kritikoagoak izan dira gatazka honetan Espainiako Estatuak izan duen jarrerarekin. “Deskolonizatzeke gelditzen den Afrikako azken lurraldearen” egoeraren gainean duen ardura historikoari heltzeko eskatu diote, autodeterminazio erreferenduma “berehala” egin dadin presionatuz.


Mendebaldeko Sahara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.