Sagardoi atxilotu du Guardia Zibilak

  • Guardia Zibilak igandean Lizarraldeako Sorlada herrian atxilotu zuen Xabier Sagardoi, Segi erakundeko kide izateagatik sei urteko espetxe zigorra ezarri dioten gazte barañaindarra. Ezkutaturik eman ditu bi hilabete.


2013ko irailaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Goñi eta Sagardoiren argazkiak, babesa azaldu dieten hainbat herritarren aurrean.

Sagardoiren eta oraindik ezkutaturik dagoen Luis Goñiren aldeko egitasmoetan parte hartu duten herritarrek atxiloketa salatu eta urriaren 5ean Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.

Iruñerriko hainbat gizarte mugimenduk deitu dute manifestazioa. Goñi eta Sagardoi atxilotzeko aginduari "desobedientziaz" erantzun behar zaiola adierazi zuten pasa den astean Iruñean emandako prentsaurrekoan.

Barañaingo Sortuk elkartasuna adierazi dio Sagardoiri, eta Guardia Zibilak herria "setio egoeran" duela salatu du.

Gaur, Sagardoiren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea egingo da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 11:00etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude