Goñi eta Sagardoiren atxilotze aginduaren aurka, "desobedientzia"

  • Luis Goñi eta Xabier Sagardoi gazte barañaindarrak atxilotzeko aginduari "desobedientziaz" erantzun behar zaiola adierazi dute Iruñerriko hainbat gizarte mugimenduk. Manifestazioa deitu dute urriaren 5erako.


2013ko irailaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Goñi eta Sagardoiren aldeko elkarretaratzea (Argazkia: Topatu.info)

Iruñean egingo da manifestazioa, 12:00etan Golem zinemetatik abiatuta, Desobedientziaz libre bizi lelopean.

Espainiako Auzitegi Gorenak seina urteko espetxe zigorra eskatu du Goñi eta Sagardoirentzat, Segiko kideak izateagatik. Ezkutaturik daude biak.

"Gertatzen ari den bidegabekeria salatzeko eta euren ahotsa entzunarazteko beste bitartekorik ez dutelako ezkutatu dira", adierazi dute gizarte mugimenduek. "Atxikimenduak jasotzeko ezkutatu dira; gureak eta beste askorenak".

"Legea bidegabea denean, desobedientzia beharrezkoa da", diote. "Goñi eta Sagardoi ez dira terroristak, euren inguruarekin konprometitutako militante independentistak baizik. Agian ez dugu atxiloketak saihestea lortuko, baina haiek eraman nahi badituzte, geure gainetik pasatu beharko dutela argi esan nahi dugu. Guztion artean lortu behar dugu epaiketa eta zigor politikoak amaitzea".

Akelharresia

Hilaren 27an Nabarrerian, Iruñean, Akelharresia egingo dute, solstizio aldaketa baliatuz. Datorren hilean hastekoak diren makro-epaiketak salatzeko eta epaituko dituzten Iruñerriko herritarrei babesa emateko ekintza izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude