Saats Karasatorre nagusitu da bertso txapelketan lehen final-laurdenean, Tuteran

  • Martxoaren 3an Atarrabian jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Etxarri Aranazko bertsolariak. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 11n - 13:00
Tuterako bertso saioa. Argazkia: Euskalerria Irratia.

Tuteran abiatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 140 lagunek bete dute Erriberako hiriburuko Musika Eskolako aretoa. Haien aurrean aritu dira Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte, Joana Ziganda eta Saats Karasatorre. Maialen Belarrak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu dira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Tuterako Argia Ikastolarekin, 2019ko Nafarroa Oinez-ekin eta Nafarroako Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatu du saioa, eta Tuterako Udalaren laguntza ere jaso du.

Saio puntugarriaren ostean, Saats Karasatorrek eskuratu du puntu gehien (253,5), eta hortaz, martxoaren 3an Atarrabian jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Alazne Untxalo, Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Joana Ziganda eta Mikel Lasarte. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko.  Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 24tatik.

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Saats Karasatorre Martinez: 253,5

Alazne Untxalo Erregerena: 249

Aimar Karrika Iribarren: 247

Eneko Fernandez Maritxalar: 241

Joana Ziganda Olano: 240

Mikel Lasarte Cia: 233

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2023-12-04 | Bertsozale.eus
Julio Soto da 2023ko Nafarroako txapelduna
Bere seigarren txapela irabazi du Julio Sotok, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Azken hamabi urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandako Alaitz Rekondok jantzi dio txapela irabazleari.

2023-11-23 | ARGIA
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarrera ditugu ARGIAko kideentzat

  Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.


2023-11-20 | Bertsozale.eus
Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala
Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, abenduaren 2an jokatuko den finalaurrekorako sailkapena eskuratu du Leitzako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo,... [+]

2023-11-13 | Bertsozale.eus
Julio Sotok irabazi du Agoizko saioa, eta hura ere sailkatu da finalera
270 lagun inguru bildu dira Agoizko Kultur Etxean, txapelketako bigarren finalaurrekoa jarraitzeko. Julio Sotok lortu du puntu gehien (543,5) eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du.

2023-10-23 | Bertsozale.eus
Eneko Lazkozek irabazi du Leitzako saioa, eta osatu dira finalaurrekoak
Azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du Etxarri Aranazko bertsolariak. Gaurkoarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Leitzako... [+]

Eguneraketa berriak daude