Red Fanzine: hilekoaren estigmak apurtzeko lehergailu kulturala

  • Hilekoa normalizatzeko eta bere inguruko "estigma eta kondairak apurtzeko" asmoarekin, Red Fanzine argitalpena osatu dute Gasteizen bizi diren hamabi emakume sortzailek. 250 kopia izango ditu eta urtarrilaren 23an aurkeztuko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 23an - 08:42
Hamabi emakume sortzailek sortu dute 'Red Fanzine' / @red_fanzine

Naiara Ortiz, Irene Larrimbe, Laura Durana, Natalia Albeniz, Iratxe Gil, Dorleta Martinez de Aramaiona, Rocio Lopez, Ainara Tavarez, Leire Lejarazu, Irati Baztarrika, Bildotsne Arrizabalaga eta Goiuri Barriga dira proiektuaren atzean dauden hamabi emakume sortzaileak.

Galdera batetik abiatu dute sortze-prozesua: "Nola liteke munduko biztanleriaren erdiak bere bizitza erdian zehar hilabetero bizi duen prozesua estigmatizatua eta ikusezina izatea?".

Sortzaileen arabera, "zerbait nazkagarria eta lotsagarria bezala" hartu ohi da hilekoa. Hortaz, hilekoaren zikloari buruz duten ikuspuntua "modu sortzaile, didaktiko, kritiko, aldarrikatzaile eta pentsakor" batetik azaldu nahi izan dute, "diziplinarteko lan prozesu pluralaren" bitartez.

Red Fanzine proiektuak artea, ilustrazioa, komunikazioa, argazkilaritza, diseinua eta hilekoaren hezkuntza lantzen duten emakume profesionalak bildu ditu.

"Bakoitzak duena eta nahi duena sortzeko eta elkarbanatzeko espazio librea" bihurtu nahi dute; horregatik, fanzinearen 250 kopien azkeneko orriak zuriak dira, "nahi duenak bere aportazio egiteko, proiektua handitzeko modu kolektiboan", azaldu dute.

Aurkezpen jaialdia ostegunean izango da, 20:00etatik aurrera Errementari kaleko 86. zenbakian dagoen Darkahead tabernan. Ostiraletik aurrera, Alde Zaharreko Zuloa Irudian, Judimendiko Candela Tabernan eta Darkahead Tabernan bertan salgai egongo da fanzinea.

Gainera, Gasteizko liburutegietan ere irakurgai egongo dela azaldu dute. Bestalde, fanzinearen web orrialdean bertsio digitala eskainiko dute.

Red Fanzine Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren Haziak lehiaketan saritutako proiektua da. Hala ere, fanzinea argitaratu ostean, jarraipena eman nahi diotela adierazi dute: "Jaiotzeko, hazteko eta hegan egiteko sortu da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hilekoa
Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


Endometriosia
“Genero kontua da: osasun sistemak guztiz baztertzen eta erasotzen gaitu, ikusezinak gara”

Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]


2023-10-03 | Leire Artola Arin
Zikloan
Hilekoaren zikloa euskaraz ezagutzeko lehen web aplikazioa sortu dute Iametzak eta Ara!Gorputzek

Norbere zikloaren ezagutza ugalkortasunetik harago ezinbestekoa dela uste dute sortzaileek, eta oinarrizko hiru puntu errespetatu dituzte Zikloan web aplikazioa egiterakoan: ikuspegi feminista kritikoa, datuen babesa eta euskara hutsean izatea.


Hilekoa min kroniko bihurtzen denean

Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute gaixotasuna ikusarazi, elkar babestu eta formakuntzak emateko. Salatu dute “gutxi” ikertzen dela eta mediku batetik bestera ibili behar dutela.


Ekainetik aurrera Hego Euskal Herrian baja hartu ahal izango da hilekoagatik, abortuagatik eta haurdunaldiagatik

Europar Batasunean hilekoaren minaren ondoriozko baja aitortu duen lehen estatua da Espainiakoa. Abortuaren Legearen erreformak jaso ditu neurriok.


Ginekologoarengana joateko hamaika traba

Hainbat gaztek ginekologoarekin duten lehen harremana korapilatsua izan ohi da. Euren bizipenak eta kezkak kontatu dizkigute Aroa Sotelok (Bilbo, 1998), Ainhoa Labairuk (Bilbo, 1998), Naiara Martinek (Mar del Plata, Argentina, 1990) eta Uxue Reyk (Iruñea, 1997). Lehenago... [+]


Materialismo histerikoa
Kamehameha egoerak

Imajinatu, nonbait honetako elkarteren batean, neska sartu berri batek, inozentzia osoz proposatzen duela komunean, komuneko papera dagoen moduan, konpresak edo tanpaxak jartzeko. Eta komuneko papera jartzeaz arduratzen den kidea guztiz asaldatzen dela bere adinean konpresak... [+]


2023-03-15 | Saioa Baleztena
Francisco Carmona. Hileko mingarriak tabu.
“Endometriosia normalizatzeak emakume askori eragiten dien sufrimendua bukatzeko, ezagutzera eman beharra dago”

Bartzelonako Clínic ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia saileko arduraduna eta Society of Endometriosis and Uterine Disorders elkarteko presidentea da Francisco Carmona (Jaen, Espainia, 1959). 2021ean Endometriosis. La guía para entender qué es y... [+]


Maddalen Aristegi Sanchez eta Ane Narbarte Lasa
“Zientziaren izenean egin diren sarraski askok eragina dute oraindik gure gorputzetan”

Ane Narbarte Lasa eta Maddalen Aristegi Sanchez oiartzuarrak dira Loregorri proiektuaren sortzaileak, “ziklizitatea eta hilekoa askatasunez bizitzea” helburu duen egitasmoa. Euskal Herri osotik euskarazko tailerrak emateaz gain, haiek ekoiztutako konpresa ekologikoak... [+]


Hilekoa Euskal Herriko literaturan II
Odola darie irudiei

Odola dario literaturari artikuluan euskal literaturan hilekoak bete izan duen tokiari erreparatu genion, aztertzeko nola irudikatua izan den. Artikulu haren segida da honakoa, baina fokua pixka bat zabalduta: testuaz gain irudiak ere barne hartzen dituzten lanei erreparatuko... [+]


2022-09-30 | Leire Artola Arin
Hilekorako produktuen eta preserbatiboen BEZa %4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak

2019an hitzeman zuen PSOE eta Podemosen gobernu koalizioak hilekorako produktuen BEZa jaitsi edo ezabatuko zuela, baina azkenean 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan txertatuko dute neurria, BEZa %10etik %4ra apalduta.


2022-09-21 | Ana Mendia
Hilekoa

- Ba al zatoz, izeba? –galdetu zidan bainujantzia soinean eta loredun flotagailuak besoetan.

- Bai. Egon pixka batean, komunetik pasa behar dut eta –erantzun nion maitekor.

- Lagunduko dizut! –Eskutik helduta abiatu ginen eskaileretan gora.

Soinekoa... [+]


Hilekoa Euskal Herriko literaturan I
Odola dario literaturari

Nola dago irudikatua hilekoa euskal literaturan? Ainhoa Aldazabal Gallastegik esku artean ibilitako liburuetan aurkitu ditu, besteak beste, hain hedatuak dauden hilekoarekiko isiltasuna, tabua eta mina, baina baita hilekoaren beste perspektiba bat plazaratzen duten narrazioak... [+]


2022-08-26 | Estitxu Eizagirre
Eragiten al dute obulazioaren faseek kirolean? Nola?

Hilekoaren zikloak kirol emaitzetan duen eragina “gehiago ikertzeko” eskatu zuen Dina Asher-Smith Erresuma Batuko atletak, Europako txapelketan 100 metroko finala azkena bukatu eta egun gutxira 200 metroko finalera lehena sailkatu zenean. Orain arte gaiaz dauden 35... [+]


2022-08-23 | ARGIA
Kirolean hilekoa gehiago ikertu dadila eskatu du Dina Asher-Smith atletak

Erresuma Batuko Dina Asher-Smith zen Munichen jokatu berri diren Europako Atletismoko Txapelketan 100 metroko lasterketa irabazteko hautagai nagusia, baina azkena egin zuen. BBC hedabidearen elkarrizketan aditzera eman du hilekoaren eraginek zaildu ziotela lasterketa eta kirol... [+]


Eguneraketa berriak daude