Ralph Nader (1934, gaur 88 urte) irakasle, abokatu, aktibista eta politikaria lau aldiz izan da hautagai AEBetako presidentetzarako hauteskundeetan. Azken aldian, 2000.ean, hiru milioi boto bildu zituen. Kontsumitzaileen eta ingurumenaren aldeko politiken aldaketak defenditu dituelako da famatua. Otsailaren 28an –Errusiak Ukraina 24an inbaditu du– hemen euskaratu dugun artikulua plazaratu du: “Everyone Loses in the Conflict Over Ukraine”.
Estatu Batuak eta Errusia joko arriskutsu batean dabiltza kontrolik gabe doan eskalada honekin, zeinak antza handia baitu I. Mundu Gerra ekarri zuenarena.
Bi eskorpioi sartuta botila baten barruan, biak aterako dira galtzaile. Aurreikusteko moduko arrisku hori egunetik egun ikusten dugu handitzen eta ez dago garbi nola amaituko den jolasa bi superpotentzia nuklearren artean, batetik Vladimir Putin diktadorea buru duena eta bestetik de facto erabakitzaile bakarra Joe Biden daukana.
Putinen lehen argudioa da Washington izan dela asmatu duena AEBen segurtasuna inoiz mehatxatu ez zuten urrutiko herrialdeen inbasio bortitz eta ilegalen eta horien suntsiketaren eredua. Milioika jende gertatu dira hilik, zaurituta edo gaixoturik AEBetako indar armatuek erasotutako herrialde babesgabeetan. George W. Bush eta Dick Cheneyk milioi bat irakiar errugabe baino gehiago hil zituzten eta herrialdea hainbat modutan suntsitu, akademikoek soziozidio izendatzeraino.
Putinen bigarren argudioa da Errusia mehatxatu egiten dutela haren mendebaldeko frontera sentiberan, zeina bi alditan inbaditua baitu Alemaniak 50 milioi jendek bizia galtzea eraginez. Sobietar Batasunak hondoa jo eta laster, Mendebaldeak Errusiaren kontra daukan aliantza militarra hasi zen ekialdera mugitzen. Bill Clintonen agintaritzapean, NATO bere lerroetan sartu zituen Polonia, Hungaria eta Txekiar Errepublika 1999an, eta honek arma salmenta handiak ekarri zizkien AEBetako munizio saltzaile erraldoiei.
Bi eskorpioi sartuta botila baten barruan, biak aterako dira galtzaile. Aurreikusteko moduko arrisku hori egunetik egun ikusten dugu handitzen eta ez dago garbi nola amaituko den jolasa bi superpotentzia nuklearren artean
Berrikitan, Putin hasi da soldadu iparramerikarrak ikusten herrialde horietan, AEBen misil-jaurtitzaileak gero eta hurbilago, AEBen gidaritzapean hainbat armadak batean egindako itsas-maniobrak Baltiko itsasoan eta laster Ukraina eta Georgia NATOn sartuko diren zantzuak –pentsa zer litzatekeen errusiarrek antzeko presentzia militarra edukitzea AEBetako mugen inguruan–.
Linea gogorrekoak diren New York Timeseko Thomas Friedman eta Bret Stephens zutabegileek berek ere nabarmendu dute AEBek hipokresia militar lotsagabea erabili dutela Putin dela eta eskandalizatu direnean. Stephensek aipatu du Mendebaldeko hemisferio osoan erabilitako Monroe Dotrina, behin eta berriro galdetzeko: “Nor gara gu?”.
Errusiaren eta Mendebaldearen arteko xake jokoa are hilgarriagoa bilakatu da Putinen mugimendu militarrekin eta ondoren berehala Mendebaldeak Putinen hurbileko banku eta oligarka errusiar batzuei ezarritako zigorrekin. Martxan daude bidaien debekua eta izoztuta Errusiatik Alemaniara gas naturala eramateko bigarren gas-hodi handiaren amaiera, eta Bidenek errepresalia ekonomiko askoz gogorragoak iragarri ditu.
Zigor hauek bihur daitezke bi norabideko pasabide. Mendebaleko Europak behar ditu petrolio eta gas errusiarrak, gari errusiarra eta litioa, kobaltoa eta nikela bezalako mineral errusiar funtsezkoak. Errusiaren aurkako zigorrek laster edukiko dute boomerang eragina, europarrei eta estatubatuarrei ekarriz prezio altuagoak petrolioarentzako eta gasarentzako, inflazio handiagoa, hornitze-kateen okerragotzea eta hain beldurtzekoa den ziurgabetasun ekonomikoa, eragina daukana bai burtsetan eta bai kontsumitzaileen gastuetan.
Multinazionalen ekonomia globalak, korporazioek administratzen dituzten merkataritza librezko itunen markoaren baitan, ekarri zigun beste herrialdeekiko interdependentzia, barneko autosufizientziaren ordez.
Beraz, Putinen kontrako zigorretan, AEBetako herritarrei eragingo dieten kostuetan eta ahultze ekonomikoan zenbat milaka milioi dolarretako prezioa onartuko du Bidenek? Errusiako herri sufrituari sufrimendua eragitea emango du ontzat? Zein izango da zigor gogorrenek populazio zibilean edukiko duten inpaktua? Eta nor da bera horrela hitz egiteko, Kongresuaren baimenik behar ez balu bezala beligerantzia egoera horretan sakontzeko, aparte soldaduak bidaltzeko, halakorik ez zuela egingo agindu zuenean?
Kongresua partidu bateko animatzaile moduan geratuko ote da bazterrean, eskuak garbituz bai konstituzioa eta bai atzerriko politika gainbegiratzeko bere betekizunez? Begira iezaiezue errepublikarrei eta demokratei Kongresuan bat egiten jadanik puztua den aurrekontu militarrarentzako diru gehiago lortzeko, Michael Klare analista militarrak nabarmendu duenez. Zenbat energia geratuko da Bidenek osatzeke dauzkan “Build Back Better” (Eraiki Berriro Hobeto plana) azpiegiturarentzako, babes sozialeko sarearentzako eta klima krisiari buruzko legeentzako?
Ez dirudi Putinek egiten duenik eguneroko militarismoaren koste-etekin ebaluaziorik. Baina Bidenek hobe du egitea. Bestela, Putinen eguneroko mugimenduek mugiaraziko dute, negoziazio serioetan murgiltzeko ordez
Azken asteotan Estatu Departamenduak esana du ontzat ematen dituela Errusiak segurtasunaz dauzkan kezka legitimoak, baina ez bere espantsionismoa. Beraz, txarra ote litzateke su-eten bat eta ondoren babestea hitzarmen bat “bermatzen duena Ukrainaren neutraltasuna, Gerra Hotzaren lehen urteetatik Austriari inposatu zitzaiona bezalakoa”, Katrina Vanden Heuvel The Nation-eko editoreak berrikitan The Washington Post-en eta The Nation-en proposatu duen moduan?
Ziurrenik Putinek, Sobietar Batasunaren desintegrazioa gainditu ezinean, eduki ditzake Errusiaren atzeko baratzea mendean edukitzeko anbizio inperialak. Bidenek heredentzian hartu eta onartu ditu AEBetako Inperioak dauzkan anbizioak beste nazio askoren atzeko baratzeetan. Gertakizunek polarizatu dute gatazka hau AEBentzako segurtasun interesekoa ez den Ukraina gainean eta bi ego agintezalerengan, Putin eta Biden, zeinetatik ez batak eta ez besteak ez duten nahi ahul agertzerik edo atzera egiterik.
Arrisku handiko errezeta da hau kontrolik gabeko eskalada bati begira, hala izan zen Lehen Mundu Gerran ere. Ez jendeak eta ez parlamentuek zuten axola orduan, eta gaur ere ez, dirudienez.
Ez dirudi Putinek egiten duenik eguneroko militarismoaren koste-etekin ebaluaziorik. Baina Bidenek hobe du egitea. Bestela, Putinen eguneroko mugimenduek mugiaraziko dute, negoziazio serioetan murgiltzeko ordez. Oraindik marko baliagarria dira 2015ean Alemaniak, Frantziak eta Nazio Batuen Erakundeak sustatuta Errusiak eta Ukrainak sinatutako Minsk II Bake Itunak, zeinak gainbehera joan ziren lehen urratsak nork eman behar zituen ados ez jartzeagatik.
Beranduegi da itun haiek berrikusi eta inbasioa gelditzeko. Baina hori proposatu liteke bake giro bat sortzeko. New Yorkeko gobernadore Kathy Hochulek esan duenez, jada azken asteotan bere estatuan ugaritzen ari dira eraso zibernetikoak eta ‘ransomware’ eskariak [xantaia informatikoak]. Gero eta ziurragoa den hau analizatu ote du Bidenek berak harrotasunez aipatzen duen atzerri politikako hamarkada luzeetako esperientziarekin? Kontuz ibili, Joe, gelditu ezin duzunarekin.
* Ralph Nader AEBetako presidentetzarako hautagai-ohia da, besteren artean.
Ekainaren 17an AEBek Europan dituzten indarren jeneral Christopher Donahue-k iragarri zuen NATOk Kaliningrado inbaditzeko plan bat duela. Kaliningrado Errusiako lurraldea da, Polonia eta Lituania artean dago, eta ez du lurralde loturarik gainerako Errusiarekin.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]
AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]
Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.
Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.