“Que se jodan, voy a grabarlos”: Tubacexeko auzietan epaile ausarta egoteak izan duen garrantzia

  • Aste honetan Tubacexeko grebagatik auzipetutako bi gazteak absolbitu dituen epailea bere unean Aintzane Mendia langilea absolbitu zuen berdina izan da, eta ez da kasualitatea izan, bi sententzietan erakutsi baitu jarrera kritikoa poliziaren lekukotzekiko.

Aste honetan amaitu dira Tubacex enpresako grebari lotutako errepresioaren ondoriozko epaiketak. / Aiaraldea.eus

2023ko abenduaren 15ean - 07:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zenbait atzerapenen ostean, aste honetan izan da Tubacexeko grebari lotutako azken epaiketa. Horretan hiru gaztek lau urteko eta zazpi hilabeteko zigorrei egin diete aurre. Bat absolbitua izan zen, agerian geratu baitzen poliziak akusatzen zuen pertsona beste bat zela. Beste batek sei hilabeteko bi zigor onartu zituen, poliziari freskagarri lata huts bat botatzeagatik, lata horrek inor jo ez zuen arren. Hirugarrena sententziaren zain geratu zen, baina absolbitua izan da azkenean.

Azken gazte horren kasua bereziki deigarria da, Beatriz Eva Roman Gobernado epaileak sententzia oso adierazgarria idatzi baitu. Horretan banan-banan azaleratu ditu polizien gezurrak eta kontraesanak.

Hiru izan ziren garrantzitsuenak:

  • Ertzainak ez zirela gai izan zehazteko ezer akusatuari buru. Ez zuten ezer azaldu bere ezaugarri fisikoei buruz (nahiz eta gorpuzkera oso handia duen), bere arropari buruz, edota zer jaurti zuen poliziaren kontra eta noiz.
  • Ertzaintzak erabilitako froga nagusia muntaiaren parte zen. Hau da, zenbait ertzainek azaldu zuten akusatuen grabaketak egin zituztela istiluen ostean, baina beste batek argitu zuen filmaketa horiek gatazka baino lehen egin zirela. Hortaz, agenteen kontakizuna (liskarren ondoren grabatu zituztela akusatuak) gezurren pisuarekin erori zen. Gainera, hori ebazteko orduan, epaileak oso aintzat hartu zuen grabatzen zuen ertzainak esaten zuena hori egin bitartean: "Que se jodan, voy a grabarlos". Beatriz Eva Roman Gobernado epaileak berak azpimarratu duenez, horrek oso zalantzan jartzen ditu bere objektibotasuna eta inpartzialtasuna.
  • Ertzaintzak ez zuen argitu nola identifikatu zituen gazteak. Hau da, grabaketa horretan muxukoa jarrita eta arropa arrunta jantzita, nola izan zen posible identifikazioa egitea? Agenteek eurek deskribatutako prozesua ez zen koherentea ezta argigarria izan, eta epaileak zalantzan jarri behar izan zuen prozedura osoa. Azkenik, identifikazioa azaltzeko orduan, gazteek eurek emandako argudioak askoz itxura sinisgarriagoa dauka. Zehazki, azken akusatuak arazo bat izan zuen istiluak baino lehen udaltzain batekin eta, bere ustez, Amurrioko Udaltzaingoak erraztu zien balizko identifikazioa ertzainei.

Epaia borobiltzeko, Beatriz Eva Roman Gobernadok gogoratu du polizien deklarazioak oso garrantzitsuak direla, baina ez dutela, inondik inora, frogaren balioa, eta horregatik, hain zuzen, kontraesanak ikusita, ez dutela edozein herritarrek duen errugabetasun eskubidea zalantzan jartzen.

Epaile ausartak eta ez horrenbeste

Beatriz Eva Roman Gobernadoren jarrera ausarta izan da, dudarik gabe, eta koherentea, gainera, duela urtebete Aintzane Mendiarekin izandakoarekin. Izan ere, epaile berak absolbitu zuen Tubacexeko langilea, erabakita ertzainen deklarazioak ez zirela sinisgarriak, are gehiago epaiketan erakutsitako bideoarekin alderatuta.

Jarrera horrek eragina izan du herritar batzuengan, tentazioa sentitu baitute justizian konfiantza izateko. Ordea, ez da kasualitatea izan epaile berak bi absoluzioak erabakitzea. Izan ere, Maria Antonia Blanco Briosca eta Beatriz Ledo Languilla epaileek, euren aldetik, Tubacexeko bi langile zigortu dituzte, euren aurkako probak eta argudiaketak eskasak edo hutsaren hurrengoak izan arren.

Beatriz Eva Roman Gobernado epailearen eskutik iritsi dira Tubacexeko auzietatik lortutako bi absoluzioak

Berez, lehenengo zigortuak (berriki uko egin dionak bere kasua Auzitegi Gorenera eramateari) sei hilabeteko espetxealdia jaso zuen atxiloketan erresistentzia erakusteagatik. Aurkeztu zuen helegitean aitortu diote ertzainek gezurra esan zutela eta ez ziotela atxilotu aurretik identifikaziorik eskatu eta, hortaz, bat-batean eta bortizki bere gainean bota zirela. Horri gehitu behar zaio ertzainek ere ez zutela erakutsi inolako atentaturik gertatu izana atxiloketa justifikatzeko. Hau da, atxiloketa berak ez zuela arrazoirik.

Hala ere, eta nahiz eta beharginak lesioak izan zituen arrastatzen zuten bitartean, Maria Antonia Blanco Briosca epaileak ontzat hartu zuen agenteen deklarazioa eta behargin laudioarra zigortu zuen.

Azaroaren 10ean beste langile baten kontra izandako epaiketan, Beatriz Ledo Languilla epaileak ertzain bakarraren hitzak hartu zituen frogatzat Tubacexeko behargin bat zigortzeko. Gainerako agenteek argitu zuten ez zutela ezer ikusi eta deklarazioa egin zuen ertzaina ez zen gai izan zehazteko noiz egin zuen eraso langileak, ezta azaltzeko nola egin zion eraso ere (ukabilkada batekin, edo ostiko batekin, objektu batekin...). Langile akusatuak, ordea, bideo luze bat aurkeztu zuen, zeinean bere atxiloketaren nondik norako guztiak jasotzen ziren (bideoan beltzez jantzita eta oinetako zuriekin dagoen langilea da auzipetua).

Hala ere, epaileak polizien alde egin zuen berriz ere, eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion.

Bi epai horiek erakusten dute Beatriz Eva Roman Gobernado benetan epaile ausarta dela eta ez duela arazorik izan poliziaren hitza zalantzan jartzeko. Beste bi epaileek, ordea, epaitegietan ohikoa dena egin zuten: gutxieneko espetxealdia ezarri eta agenteei arrazoia eman, frogak polizien hitzak soilik izanda ere (eta bideoetan ikusten zenaren kontrakoa esaten bazuten ere).

Bi urteko espetxe zigorren langa, arma bikoitza
Espetxean sartzeko bi urteko zigor langa baliatzen dute maiz epaileek gutxieneko zigorrak ezartzeko, jakinda akusatuak ez dituztela kartzeleratuko

Puntu honetan, adierazi behar da epaileek oso modu perbertsoan erabiltzen dutela bi urteko espetxe zigorren langa. Dakigunez, akusatuak ez badu delitu beragatik bi urteko espetxe zigorra jasotzen, eta aurrekaririk ez badu, ez du zertan kartzelan sartu.

Printzipioz, irizpide hori erabat arrazoizkoa dirudi, ez baitu zentzurik akats bakarragatik herritarrei askatasuna kentzea. Hala ere, epaileek tarte hori baliatzen dute euren lana zorroztasunez ez egiteko.

Hau da, pertsona bat sei hilabetez espetxera bidali beharko balute, hain modu arinean erabakiko lukete hainbat herritarren kontra, agente baten hitza soilik izanda froga moduan? Zehazki, Tubacexeko bi langile hauek espetxeratzeko arriskua egongo balira, epaileen jarrera izango litzateke gutxieneko zigorrak ezartzea; edo, kontrara, froga guztiak eta euren pisua eta sinesgarritasuna aintzat hartzea?

Dudarik gabe, herritarrei lasaitasuna ematen diena epaitegira joaterako orduan bada bi urteko espetxe zigorraren langa gainditu behar dela espetxean sartzeko. Baina, aldi berean, joko diplomatiko eta politikorako tarte handia ematen die epaileei, zeinek nahiago duten poliziarekin kontraesanean ez sartzea, agenteak oso tresna garrantzitsua baitira epaileen jardunean.

Muntaia polizialak, doakoak eta ondoriorik gabekoak sortzaileentzat

Poliziaren akusazioak muntaia hutsa geratu diren arren, inork ez du ondoriorik pairatuko. Aldiz, akusatuek urteak eman dituzte epaiketaren zain jakiteko zein izango zen euren etorkizuna

Zoriontsu egoteko arrazoiak badute ere, ez Aintzane Mendiak ezta berriki absolbitutako gazteek ez dute bide hau modu samurrean egin. Bereziki larria izan da Tubacexeko langileak ez ziren hiru gazteen kasua. Hasieran, lau urte eta zazpi hilabeteko espetxe eskaera zegoen euren aurka eta Ertzaintzak leporatzen zien istiluak sortzeko talde antolatua izatea.

Epaiketan, ordea, berez erori zen bi urte luzez mantendutako tesia, dena baitzen gezur eta asmakizun hutsa. Helburua, alegia, bazen adieraztea greban gertatutako indarkeria gehiena (Ertzaintzak berak sortutakoa) hirugarren batzuek eragin zutela (Tubacexeko lan gatazkatik kanpoko istilu sortzaileek).

Bi urtez euren buruak arriskuan ikusi ondoren, bi gazte absolbituak izan dira eta hirugarren batek nahiago izan du bere gain hartzea lata huts bat bota zuela eta, gainera, ez ziola inori eman. Orduan, non dago talde antolatu eta ilun hori? Non dago bake soziala arriskuan jartzen duen banda hori? Eta ez bada existitzen, zergatik ez dute mehatxu hori asmatu zutenek inolako ardurarik hartu behar izan gizartearen eta epaileen aurrean, argi geratu denean gezurretan ari zirela?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
BSHko langileek protestak egin dituzte lantegi sarreran enpresaren itxieraren aurka

BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".

 


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea
“Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”

Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


Militante gehiago nahi ditu ELAk lantokietan, botere sindikalean “jauzi bat” emateko

ELAk astearte honetan eman dio amaiera XVI. Kongresuari eta Mitxel Lakuntza aukeratu dute hirugarrenez idazkari nagusi, ordezkarien %90,37ren babesa lortuta. Aurrera begira lantokietako "botere sindikalean eta eragin politikoan" jauzi bat emateko beharra azpimarratu du,... [+]


Correos enpresa publikoko langileak, Axa aseguru pribatuen komertzial bilakatuta

Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]


"Kolapsoa" Correos-en
“Emakume askok mamografia egiteko hitzordua galdu dute ez dutelako gutuna garaiz jaso”

Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


ELAk Guardian taldearen kontrako kereila aurkeztu du, Autoglas-Glavistaren itxieragatik

ELA sindikatuak salaketa penala aurkeztu du Amurrioko Instrukzio Epaitegian Guardian Europako lehendakariordearen eta gai juridikoetako arduradunaren aurka, Autoglas-Glavista enpresan izandako gertakariengatik.


Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskara eskakizuna “diskriminatzailea” dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.


Gasteizko lorezainek manifestaziora deitu dute, astelehenean greban bi hilabete bete dituztenean

Manifestazioa astelehenean, maiatzak 26, izango da 18:30ean Gasteizko Plaza Berritik. ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako manifestazioan eskatuko dute grebari hasiera eman zion hitzarmen propioa lortzea.


Eguneraketa berriak daude