Puigdemonten aurkako euroagindua indargabetu du Italiako justiziak behin-behinean

  • Europako Justizia Auzitegiak auzi aurrejudizialaz ebatzi bitartean estradizio eskaera bertan behera utzi du Sassariko Helegite Auzitegiak. Kataluniako presidente ohi erbesteratua baldintzarik gabe aske utzi du epaileak.

Argazkia: @ConsellxRep

2021eko urriaren 04an - 14:31
Azken eguneraketa: 16:35

Espainiako Epaitegi Gorenak eta Pablo Llarenak kolpe berria hartu dute Europan. Carles Puigdemont Junts per Catalunyako europarlamentariaren aurka aurkeztutako euroagindua indarrean zegoela defendatu du Italiako justiziaren aurrean Llarenak, baina Sassariko Heelgite Auzitegiak ez dio arrazoia eman.vEpaileak Puigdemonten aurkako euroagindua bertan behera uztea erabaki du, Europako Justizia Auzitegiak Pablo Llarenak berak aurkeztu zituen auzi aurrejudizialei buruz erabaki bitartean. Fiskalak tesi hori defendatu du epaiketan, eta presidente ohiaren defentsa ados azaldu da.

Puigdemontek igandean bidaiatu du Sardiniara astelehenean deklaratzeko. Epaitegi aurrean babesa azaldu dio kataluniako independentismoak. Bertan ziren Omnium Culturaleko edo ANCko ordezkariak, CUP, ERC eta JxCateko kideak eta Clara Ponsatí eta Toni Comín erbesteratuak, besteak beste. Kataluniako presidente ohiak ez du adierazpenik egin epaitegian sartu edo irtetean, baina astelehen arratsalderako prentsaurreko deialdia egin du.

Erreakzioak

Independentismoak poza agertu du Italiako justiziaren erabakiarengatik. Twitterren erreakzioak azkar zabaldu dira: "Carles Puigdemont presidentea askeagoa da gaur, eta justizia espainiarra gero eta isolatuagoa dago", idatzi du Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidentea; "Europako justiziak estatuaren errepresioaren aurka egiten du beste behin, baina jazarpen judiziala amnistia eta autodeterminazioarekin baino ez da geldituko", Pere Aragones Kataluniako Presidenteak; "Gaur arratsaldean Europako Parlamentuaren osoko bilkura modu telematikoan jarraitu ahal izango dut Alguerretik", Puigdemontek berak; “Errepresioaren aurkako konpromisoan berresten gara, hala nola independentziaren aldeko borrokan”, CUPek; "Eta jarraitzen dugu! Besarkada bat president. Bagara eta izango gara!", Omnium Culturaleko presidente Jordi Cuixartek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


hauteskunde aurrerapena Katalunian
Juntsek dio Puigdemont izango dela bere hautagaia maiatzaren 12ko hauteskundeetan

Pere Aragonès Generalitateko presidenteak asteazken honetan aurreratu ditu Kataluniako hauteskunde autonomikoak, En Comú-rekin batera atera behar zituen 2024ko aurrekontuek porrot egin ondoren. Juntsek iragarri du bere hautagaia Carles Puigdemont izango dela; azken... [+]


Azken 20 urteetan etxebizitzetako ur grisak birziklatzen ditu Kataluniako herri batek

Ura aurrezteko ordenantzak onartu nahi dituzten udal guztiak, tartean Bartzelona, Sant Cugat del Vallèsera joaten dira. Udalerri horrek ura aurrezteko bere lehen araudia onartu zuen 2002an, eta 2008an eta 2018an eguneratu zuen, murriztaileagoa izan zedin.


Kopa eta kulero menstrualak doan Katalunian

Kopa baten, kulero menstrual baten edo konpresa berrerabilgarri pare baten artean aukeratu ahal izango da.


Eguneraketa berriak daude