Publikoari Gorroto antzezlanarekin amaituko da Eztena jaialdia

  • Ekainaren 13an hasiko da Oreretako Eztena antzerki eta dantza jaialdia. Hiru egunez, hamahiru taldek hartuko dute parte Mikelazulo elkarteak antolatu duen ekimenean. Laugarren edizioa da aurtengoa eta hainbat disziplina bilduko ditu: antzerkia, txontxongiloak, bakarrizketak, dantza garaikidea eta musika.

Donostia Antzerki Saria irabazi du aurten Huts Teatroaren Publikoari Gorroto antzezlanak (Argazkia: eztena.info) )

2013ko ekainaren 10ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

El Patio taldearen txontxongiloek emango diote jaialdiari hasiera ostegun arratsaldean eta Huts Teatroaren Publikoari Gorroto antzezlan sarituarekin amaituko da (igandean, 19:30tan Errenteria Hiria Kulturgunean). Ekitaldi guztiak doakoak dira baina, 10 edo 20 euroko laguntzaren truke, “Eztena kide” egin eta sortzaile zein antolatzaileekin uneak konpartitzeko aukera dago.

Eztenaren helburua ohiko zirkuito eta programazioetan ikusten zailak diren lanak erakutsi eta kultur gogoetarako espazioak sortzea da. Aurten, ZIZT! ekimenaren bitartez, hilero formatu txikiko lanak programatzen hasi dira Mikelazulon, jaialdiaren filosofia urte osora zabalduz.

Egitaraua eta informazio gehigarria aurki daitezke antolatzaileek sortu duten webgunean.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.