PSOEk eta Sumarrek gobernu akordioa itxi dute: lanaldia 37,5 ordura jaitsiko da bi urteko epean

  • Espainiako Gobernu osaketarako akordioa erdietsi dute astelehen gauean PSOE eta Sumar alderdiek. Besteren artean, energia konpainia handiei eta bankuei zerga bereziak jarriko zaizkie.


2023ko urriaren 24an - 09:25
Azken eguneraketa: 13:19
Yolanda Díaz eta Pedro Sánchez artxiboko irudi batean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela 40 urte ezarri zuen Espainiako Gobernuak 40 orduko lanaldia, eta ordutik ez da moldatu. PSOEk eta Sumarrek bart gauean erdietsi duten gobernu berriaren osaketarako akordioan jaso dute lanaldiaren murrizketa, soldata mantenduta: 2024an 38,5 ordura jaitsiko da, eta 2025ean 37,5era. Helburua, aurrera begira, 35 ordura murriztea izango da.

Sindikatuak, hasiera batean bederen, pozik agertu dira neurriarekin. CEOE patronalak hitz egin du negatiboki: "Ez da unea horretarako".

Bestalde, oinarrizko gutxieneko soldata ere igotzea adostu dute, gazteen langabezia arazoa apaltzeko neurriak hartuko ere dira, Aldaketa Klimatikoaren Legea gogortu, haur eskolen doakotasuna orokortu, gurasotasun baimenetan sakondu eta etxebizitzaren parke publikoa indartu, besteren artean. Mozal Legea derogatzea ere adostu dute, duela lau urte PSOEk eta Podemosek esan zuten bezala, baina ez zen gauzatu.

PSOE eta Sumar adostasunera heltzeak ez du esan nahi, ordea, gobernua osatuko denik. Alderdi nazionalisten eta independentisten babesak eskuratu beharko dituzte azaroaren erdialdera izan daitekeen inbestiduran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainia
2025eko urriaren 13
Espainia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!