PSOEk buruzagi berria du: Pedro Sanchez

  • Pedro Sanchez izango da PSOEko idazkari nagusi berria. Hala erabaki zuten igandean alderdiko militanteek bozketa bidez. Parte-hartzea %66koa izan zen eta Sanchezek bozken ia erdia lortu zuen, Eduardo Madina eta Antonio Perez Tapias gailenduz.


2014ko uztailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 12:45
Pedro Sanchez, igandean, garaipenaren berri izan eta gero (argazkia: ABC)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sanchez garaile atera zen EAEn bozken %50,19arekin. Madina bilbotarrak %34,60 lortu zuen eta Perez Tapiasek %15,21. Nafarroan, aldiz, Eduardo Madinak irabazi zuen, bozken %49,14arekin. Sanchezek %39,59 eta Perez Tapiasek %11,27 lortu zuten.

Garaipenaren berri izan eta gero buruzagi berriak adierazi zuen bere politika “oinarrizko militantzia bezain ezkertiarra” izango dela. Bere kanpainan esaten zuenez, politika “guztiz ezkertiarra, laikoa, federala, errepublikarra, feminista eta ingurumenarekin konprometitua” egingo du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PSOE
Eguneraketa berriak daude