Protesta egin dute Donostiako Gotzaingoak Grosen eraiki nahi duen aparthotelaren aurka

  • Udalak apezpikutzari obretarako lizentzia eman zion aurreko astean, eta Donostiako Gotzaingoak bertan 26 apartamentu turistiko egiteko asmoa dauka.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 23an - 08:39
Argazkia: @ikiagirre

Hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako Elizaren Zabaleta kaleko egoitza parean, eraikina aparthotel bihurtzearen aurka.

Jarraian, elkarretaratzean irakurri duten adierazpena:

HOTEL BAT GEHIAGO EGIN NAHI DUTE HEMEN!

Azaroaren 10eko prentsatik jakin genuenez, atzean dugun eraikin hau (Zabaleta kaleko 5.a) hotel bilakatu nahi du Munillak zuzentzen duen Donostiako Gotzaingoak. Zehazki 26 apartamentu turistiko (hotel lizentziarekin) eta taberna bat ireki nahi dituzte. Udalak jada baimena eman die, are gehiago zabaltzeko hiri eta auzoko eskaintza turistikoa. Beranduago jakn dugunez, erdialdeko beste eraikin batekin ere gauza bera egin nahi dute.

Azken bost urteetan, 26 hoteletik gora baimendu dira hirian. Pisu turistiko eta pentsioen gorakadak kontuan hartuz, milaka logela sortu dira turismoari lotutako erabilerarako. Proiektu hauetako asko auzotarren oposizioaren gainetik, lurra edo ondarea txikituz, etxebizitza izatea zailduz eta legedia nahi bezala interpretatuz sortu dituzte, negozioa herritarron bizitzen gainetik jartzen duten inbertsoreek. Protestez gain, ondorio larriak izaten ari dira. Prezioen igoerak gure auzoetan bizitzea zailtzen digu.

Gros auzoa ez dago honetatik salbu. Arazoa Parte Zaharrak bakarrik eta hilabete pare batez duela saltzen digute, baina gero eta zablagoa da turistifikazioaren kolpea. Turismo “jasangarriaren” izenean, auzo gehiagotara, hilabete gehiagotan zehar zabaltzen doa aberatsenak aberasten eta bizilagunak kontsumitzen dituen postala.

Behin berriro ere, espekulazioak ez du hirian bizitzerik uzten. Donostiarrak hiritik botatzen gaituzte, negozioa gure bizitzen aurretik kokatzen. Hala, gure ezinegona azaldu eta proiektu hau bertan behera uzteko exijitzen dugu.

Albiste hau Irutxuloko Hitzak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia
Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


2024-04-11 | Irutxuloko Hitza
Donostiako belodromoaren arkupean "hesi lotsagarriak" jarri izana salatu du Harrera Sareak

Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Eguneraketa berriak daude