50 esquadra mosso ikerketapean, Tsunami Demokratikoaren protestetan erabilitako bortxagatik

  • Kataluniako Barne sailburu Miquel Buchek Mossoei eginiko auditoria aurkeztu du ekainaren 29an, process-aren sententziaren osteko protestetatik zortzi hilabete pasatu direnean. Auditoria hau Kataluniako poliziari eginiko "historiako handiena" dela adierazi du eta iragan udazkenean mossoek eginiko 34 ekintza zehatz aztertuko ditu, zeinetan 50 mosso dauden inplikatuta. Kataluniako Barne sailak aurkezpenerako sarrera ukatu die hainbat hedabideri, besteak beste, Directa eta Nació Digitali.


2020ko ekainaren 30an - 07:31
Argazkia: Lander Arbelaitz eta Zigor Oleaga / ARGIA.

Kataluniako politikarien aurkako sententziaren ostean herritarrek protesta ugari egin zituzten: Espainiako Auzitegi Gorenaren arabera, 877 manifestazio. Mossoek hauen aurka eginiko 34 ekintza ikertzen ari da Kataluniako Barne saila. Hauetatik kasuen erdiak dagoeneko epaitegietan aztertzen ari dira eta beste 17ak barne mailan ikertzen ari dira. Oraingoz mosso hauei ez zaie inolako zigorrik ezarri. Datu horiek irakur daitezke Vilaweb hedabidean.

Directa hedabideak jaso duen informazioaren arabera, auditoria honek ikertutako ekintzen artean daude araudia urratuz buruan jotako kolpeak, polizia kotxeetan modu desegokian megafonia erabiltzea, furgonetekin manifestariak ia harrapatzea eta foam balekin gorputzeko atal sentikorretan lesioak eragitea. 

Kazetari batzuei sarbidea ukatu

Directa hedabideko Jesús Rodríguezek artikulu honetan azaldu du igandean, auditoria honen aurkezpenaren bezperan, jakinarazi ziola Barne sailak hedabide honi ukatu egiten ziola bere kazetari bati bertara joateko sarrera, "epez kanpo" eskatzeagatik. Directak dio ez zutela prentsaurrekoan akreditazioa eskatzeko baldintza eta epeak zehazten zituen prentsa-oharrik jaso. Beste hedabide hauek ere ukatu zaie prentsaurrekora joateko aukera: Nació Digital eta TVEko erreportari bati. Prentsaurrekoa 30 kazetariren aurrean eman dutela eta areto horretan 450 eserleku badirela oroitarazi du Directako kazetariak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude