Etorkinak eta euskara


2021eko abuztuaren 26an - 08:00
Azken eguneraketa: 10:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2019ko azaroan, euskara eta soziologiari buruzko hitzaldi bat entzutera joan nintzen Donostiako San Telmo museora, euskarari buruzko jardunaldi batzuen harian. Donostiako Udalak egindako ikerketa soziologiko baten emaitzen berri eman ziguten aretora hurbildu ginen hogeita hamar pertsonoi. Berrogei urtetik gorako lagunak ginen gehientsuenak.

Ikerlanaren berri ematen hasi zirenean, deigarri egin zitzaidan ikerketa egin zuen pertsona euskalduna ez izatea. Bitxia iruditu zitzaidan, baina arretaz entzun nituen haren azalpenak.

Euskarak Euskal Autonomia Erkidegoan duen kale erabilera erregistratzea zen ikerlanaren xede nagusia. Hilabeteak eman zituen kalean landa lana egiten eta, estatistika analisiak egin ondoren, emaitzen berri eman ziguten hitzaldian, gaztelaniaz.

Erakutsi zizkiguten erabilera mapek euskararen presentzia handiagoa nabarmentzen duten toki batzuetan, eta txikiagoa beste batzuetan. Donostiako Martutene eta Altza auzoetan, esaterako, euskarak %10eko presentzia baino ez omen du kalean. Ez nintzen harritu, bai baitago horretarako arrazoirik.

Ikerlanaren xehetasunak aletzen hasi zirenean, erreparatzeko modukoak iruditu zitzaizkidan ikerlanaren parametro batzuk. Etxebizitzen tamaina eta bizilagunen errenta maila zen horietako bat. Ikerlanaren arabera, etxebizitzak handiagoak dira euskaldun gehien bizi diren tokietan eta diru sarrerak ere batezbestekoak baino handiagoak dira. Hau da, euskaldunon irudi burgesa erakusten digu ikerketak: soilik gazteleraz hitz egiten dutenek baino diru gehiago daukagu eta etxebizitza handiagoetan bizi gara.

Parametro hori bitxia iruditu zitzaizkidan, bai. Etxebizitzen tamaina al da, akaso, inportantea? Hala ere, bitxiagoa iruditu zitzaidan euskararen egungo egoeraren atzean dagoen ageriko beste aldagai edo arrazoi baten aipamenik ez egitea ikerlanak, hau da, etorkinek euskaran duten eragina ez aztertzea. Nolatan ez ditu lotu ikerlanak etorkinen presentzia eta euskararen erabileraren beherakada? Agerikoa da, nire ustez, orain 60 urte beste lurralde batzuetatik etorritako pertsona ugarien presentziak urritu duela euskararen erabilera Altzan. Zergatik ez du horren berri ematen ikerketa soziologikoak?

Orain 60 urte inguru, baserri auzoa zen Altza eta euskaldunak zituen bizilagun gehien-gehienak. Garai hartatik aurrera, baserriak bota eta haien ordez etxebizitzen bloke handiak eraikitzen hasi ziren, Espainiatik etorritako familiak hartzeko. Etorrera horrek zeharo aldatu zuen orduko egoera eta nabarmen urritu zuen bertakoen, euskaldunen, kopurua. Ordutik aurrera bizilagun gehienak kastillanoak ziren, eta ez zuten euskaraz hitz egiten.

Altzan bezala, horixe bera gertatu da Euskal Herriko beste hamaika herri eta auzotan. Sestao, Barakaldo, Portugalete, Errenteria eta beste leku asko dira horren erakusgarri.

Horri buruzko galdera egin nion ikertzaileari. Berak, ordea, nire ondorioak okerrak zirela adierazi zidan. Haren esanetan, ikerketak azaltzen diguna justu kontrakoa da. Guk uste genituen hainbat gauza atzera botatzen ditu ikerketak. Adibidez, beti erlazionatu izan dugu mundu rurala euskararekin, eta ikerketaren arabera hori okerra da, Arabako lautadako herri askotan ez baita euskararik hitz egiten.

Ezin nuen sinetsi! Nola esan zezakeen horrelakorik? Bostehun urte dira Arabako lautadan euskara hitz egiten ez dela, eta horrelaxe adierazi nion. Gaztelak 1200. urtean konkistatu zituen Arabako lurrak, ordura arte Nafarroakoak zirenak, eta euskara, pixkanaka, desagertzen hasi zen orduz geroztik. Arabako egoera oso bestelakoa da.

Ikerlanaren aurkezpena eta gero, gaianari buruz hausnartzen aritu naiz. Agian ez da kasualitate hutsa izango ikerketa soziologiko horrek etorkinen eragina kontuan hartu ez izana. Ikerketak horrelako zerbait esango balu “atera ditugun ondorioen artean, argi ikusten da etorkinek euskarari kalte egiten diotela”, esaldia ez litzateke politikoki oso polita izango. Arrazakeria usaina ere hartuko lioke hainbatek. Baina zer xede du ikerlanak, errealitatea aztertzea ala politika egitea?

Gaur egun, gure Euskal Herrian, nabaria da gaiarekiko zurikeria erakunde publiko zein pribatu guztiengan. Instituzioek ez dute immigrazio masiboari aurre egiteko ausardiarik eta, kritikatu ez ditzaten, hainbat laguntza ematen dizkiote immigrazioari, ekonomikoak barne. Egoera ez da batere erraza, arrazista esaten baitiote immigrazio masibo hori kritikatzen duen edonori. Adierazpen askatasuna, izan ere, oso mugatuta dago gaur egun. Hori horrela izanda, nola ausartuko da ikerlan soziologiko bat horrelako zerbait esatera?

Hausnartzeari ekin eta galdera hau egin beharko genioke geure buruari: prest al gaude euskara, Euskal Herria eta Europako gainerako nazio txikiak immigrazioaren olatuarekin batera desager daitezen? Hori da, izan ere, immigrazio masiboaren ageriko arriskua. Ikusi besterik ez dago zer gertatu zaion euskarari industrializazio garaiko 100 urteetan, aurreko 10 mila urteetan baino kalte handiagoa pairatu baitu. Euskal Herriak hiru milioi biztanle ditu eta euskal jatorriko jende ugari dago munduan zehar, baina 700.000 lagun inguruk soilik hitz egiten dugu euskaraz. Oso kontuan hartzeko datua da hori.

Bada berrogei urtetik beherakoak EAEn euskaradunak direla dioenik, bertako eskoletan euskaraz ikasteko aukera izan dutelako. Baina hori ez da egia. Gure hezkuntza sistemak ez duelako inondik ere bermatzen EAEn ikasten duten pertsona guztiak euskaraz aritzeko gai izango direnik. Altzara edo Bilbora joatea eta 30 urteko edonorekin euskaraz hitz egiten saiatzea besterik ez dugu horretaz jabetzeko. Euskaldunak burbuila batean bizi gara eta errealitateari bizkarra emanda, askotan.

Argumentu nagusira itzuliz, berriro egin beharrean naiz galdera bera: prest al gaude munduaren dibertsitatea kolokan jartzeko, etorkinen eskubideak babestearren? Ez gaitezen hipokritak izan. Gure jokabide pasiboaren ondorioz, desagertze bidean dira nazioak, hizkuntzak, arrazak eta kulturak. Ez du balio gerora negar egiteak.

Gaiari heldu eta immigrazio masiboaren gaineko eztabaida zabaldu behar da, konplexurik gabe eta inor iraindu gabe, bateragarri baitira etorkinen eskubideak eta gure existentziaren bermea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Portugaleten ardiak lorezain

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]


“Ez dakit”

“Ez dakit” esaldi itzela da, baina zenbat kostatzen den esaten ikastea! Irakasleoi, batez ere, ikasleek eta gizarteak orojakileak garela sinistarazi digutelako. Beraz, eskola-emaileoi ezjakintasuna aitortzeak lotsa eta larria eragiten digu, gure ahultasun hori... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


Teknologia
Isileko itzultzaileak

Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]


2025-07-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Teknologia
OSHW

2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.

Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Eguneraketa berriak daude