“Esa ez” mobilizazio birtuala, urtegiaren handitze lanen aurka

  • Esako handitze lanen aurkako hainbat plataformak mobilizazioa zuen deitua apirilaren 19rako, baina COVID-19aren krisiaren ondorioz bertan behera geratu zela eta, birtualki egin dute: herritarrek euren etxeetan grabatutako 150 bideorekin muntaia egin eta sarean zabaldu dute.


2020ko maiatzaren 1ean - 13:31
Esaren handitze lanen aurkako mobilizazioa, 2018an / AraInfo
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

ZAIN, Rio Aragón eta Yesa+No taldeek bultzatu dute ekimena. Esa inguruko 300 lagunek hartu dute parte bideoan, eta hiru hizkuntza entzun daitezke: euskara, aragoiera eta gaztelania.

“Zientzialariak bat datoz esatean gaur egungo epidemien zati handi bat, eta etorkizunean ager daitezkeenak, ingurumenaren degradazioarekin lotuta daudela", diote plazaratutako oharrean. “COVID-19ak uzten digun irudi nagusia sistema baten irudi dramatikoa da. Sistema horren oreka delikatua desegiten da salbuespenezko zerbait sortzen den unean”. Krisiaren kudeaketarekin kritiko agertu dira aipatu plataformak: "Agerian geratu da administrazioak ez duela lan egin pertsonen osasuna, segurtasuna eta ongizatea lehenesteko. Arazoa ez dako baliabide falta. Arazo nagusia da baliabideen zati handi bat ez dela gizarte osoaren osasun eta ongizatera bideratzen, gutxi batzuk aberastera baizik".

Norabide horretan kokatzen dute Esa urtegiaren handitze proiektua. "Obra publiko handi bat zalantzan jartzen den bakoitzean, azpiegitura horrek sortuko duen onura handiagoa dela argudiatzen da, eragiten dituen kalteak baino. Esaren kasuan, handitzearen ondoren sortuko diren hektarea ureztatuez hitz egiten digute, baina inoiz ez dute emango lur ureztagarri horiek dituzten jabeen daturik". Adierazi dute ekoizle txikiak kaltetuko dituela proiektuak, "latifundista handien mesedetan".

Bestalde, gogorarazi dute Esako urtegia handitzeko obrak ez direla gelditu. "Herritarrak eta haiekin gure biltzeko eta manifestatzeko eskubideak berrogeialdian jarraitzen zuten bitartean, osasuna, ongizatea eta segurtasunaren gainetik negozioak eta irabaziak jartzen dituztenek, ez diote obretan lan egiteari utzi". CHE konfederazioak aurkeztutako Plan Hidrologikoaren arabera, Esako obrak 2027. urtean amaituko dituzte.


Irakurri gehiago: Esa urtegia
Esa urtegia kanalean gehiago
2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...