“Boterea handia da, baina jendearen ahala mugarik gabekoa da”

  • Hankak Lurrin irratsaioa, irizpiderik gabe, prestakuntzarik gabe, seriotasunik gabe, lanketarik gabe, ordenarik eta txukuntasunik gabe, teknikoa kristal baten atzera kondenatu gabe, eta ia nahi gabe egiten dela HL, eta saririk gabe ere berdin-berdin egingo zela, eta egingo dela. Eta arrazoia berek ateratako kamisetan aurkitu du: "Ahala Handia da" daramate idatzita Xabier Arenazak eta Iñaki Segurolak. " Boterea handia da, baina jendearen eta edonoren ahala ere orobat dela handia eta muga jakinik gabea".

Argazkia: Dani Blanco

2020ko otsailaren 3an - 00:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Miel Rodriguez Soreasu kideak bideo batean hitz egin du, kanpoan suertatu baita, sariak eman dion poza adieraziz.

Segurolak esan du bide eder bat egin duela handitik txikira (irrati ofizial batetik irrati koxkor batera), eta bere ustez, bizian egin daitezkeen bide interesgarri guztiak ez direla txikitik handirakoak eta behetik gorakoak, baizik-eta kontrakoak: txikirakoak eta goitik beherakoak ederragoak direla maiz.

Xabier Arenazak Arrosa Sarearen garrantzia azpimarratu du, Euskal Herriko irrati librean sare horri esker direlako posible Hankak Lurrin bezalako irratsaioak eta Kontrako Eztarrixeren moduko irrati libreak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2020
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.