“Borrokan jarraitzea da arazoa amaitzeko bidea”

  • Argia Sariek emandako aukera aprobetxatu nahi izan dute apustu-etxeen aurkako mugimenduko eragileek, euren mezua zabaltzeko: "Borrokan jarraitzea da arazoa amaitzeko bidea".


2020ko otsailaren 03an - 00:05
Maialen Saez de Okariz, Maitane Erro, Ibon Villarreal, Gaizka Suarez eta Ainara Pie de Hierro, aurrean Manu Martinez dutela.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Argiak bazterrean gaudenoi ahotsa ematen diguzuelako, eskerrik asko" adierazi du Manu Martinez Judimendiko Gazte Asanbladako kideak, denen izenean.

Apustu-etxeen aurkako mugimenduak herritarrak sentsibilizatzeko eta joko-aretoak ixteko egiten ari diren lana nabarmendu nahi izan du aurtengo kanpaina onenaren sariak. Gasteizen, Azpeitian, Bilbon eta Iruñean ari diren mugimenduak ekarri ditugu lehen planora. Bereziki gazteak eta sozioekonomikoki zaurgarrienak diren auzoak kolpatzen dituen "droga" berriari auzoz auzo eta herriz herri aurre egiten diotelako saritu nahi izan ditugu.


Eguneraketa berriak daude