“Ez ginela kultura esan ziguten, feriante ginela, beraz feriante izatea erabaki genuen, eta oso pozik gaude”

  • "Kultura egin nahi genuen, baina instituzio eta abarretatik esan ziguten behin eta berriz ezetz, gu ez ginela kultura, gu feriante ginela; azkenean feriante izatea erabaki genuen, eta oso pozik gaude –adierazi du Iker Galartzak umoretsu, saria jasotzerakoan–".


2020ko otsailaren 3an - 00:02
Iker Galartza, Unai Zabaleta eta Ane Miren.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zirkoarekin Euskal Herri osora iritsi nahi dutela eta saiatuko direla gaineratu dute sarituek, txoko ahalik eta gehienetara. "Zuek, Argiakook, 100 urte egin dituzue, soka-dantzan, guk ere badakigu soka-dantzan eta egin ditzagula beste hainbeste urte, eta zuek konta dezazuela!".

Oinak lurrean, eta etxea gainean, Euskal Herriko txoko ugaritara heldu dira dagoeneko umorea, goxotasuna eta harritzeko gaitasuna hedatzen. Horregatik saritu nahi izan ditugu. Artista familia ibiltaria, aitzindaria dela esan dezakegu. Bi urte baino ez daramatza batera eta bestera Gure Zirkuak, eta jarraitu egingo du abenturak. Gustura atera ez den norbait aurkitzea lan zaila da, jarraitzaileak baino, jarraitzaile sutsuak dituzte-eta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2020
2020ko otsailaren 3
"Ez, eskerrik asko" dokumentala - Ikus-entzunezko saria
"Gladys eta antinuklearrez hitz egitea Euskal Herriko konplexutasunaz hitz egitea da"

2020ko otsailaren 3
Kanpaina onenari saria: Apustu etxeen aurkako mugimendua
"Borrokan jarraitzea da arazoa amaitzeko bidea"

2020ko otsailaren 3
Internet Saria, Egunean Behin jokoa
Euskaldunen komunitatera iristeko sustapen-tresna

2020ko otsailaren 3
Irratia Saria: Hankak Lurrin irratsaioa
"Boterea handia da, baina jendearen ahala mugarik gabekoa da"

Eguneraketa berriak daude