Pribatizazioaren aurka... Elurra!

  • Asteak pasa dira urtetan izandako elurterik handienak azkenengoz Euskal Herri osoa zuritu zuenetik. Aspaldiko partez ez zela gure herri osoa zuri esnatzen.


2018ko apirilaren 23an - 11:27

Aurreko egunetik iragarrita bazegoen ere, sorpresa handia suposatu zuen gehienontzat (akaso batzuetan eguraldi iragarpenak asmatzen ez duelako-edo izango da, Aste Santuan kasu), izan ere ez gaude ohituta gure hondartzak zuri ikustera.

Honakoak egun osoko jardunean eduki zuen isla: trafikoan, eskola, unibertsitate eta lan ordutegian, paisaian… ordu batzuen buruan gure auzo eta herriak kaosean murgildu ziren: Istripuren bat, ez ohiko atzerapenak, normalean baino gehiago erabili izana garraio publikoa eta honek dakartzan zailtasunak, lanera joan ezin izana…

Kaos horretatik gauza oso positiboa nabarmendu nahiko nuke. Espazio pribatuak oso homogeneoak dira gurean, hauek uharteak sortzen dituzten eraikinak dira gehienbat, hirian zehar sakabanatuta, inguruetara moldatua

Hala ere, kaos horretatik gauza oso positiboa nabarmendu nahiko nuke. Espazio pribatuak oso homogeneoak dira gurean, hauek uharteak sortzen dituzten eraikinak dira gehienbat, hirian zehar sakabanatuta, inguruetara moldatua. Erabilera eta jabetza oso pribatuekin, espazio publikoaren sarea eta jariotasuna oztopatzen dute, hiriari ahalik eta etekin (ekonomiko) handiena ateratzeko. Sare publiko hau, bada, oso heterogeneoa da, publikotasun maila ezberdinak bereizi ditzakegu, ezaugarri eta erabilera ezberdinekin. Badaude espaloiak, errepideak, bidegorriak, bazterbideak, lorategiak, oinezkoen bideak… Bada, elurrari esker honako guztiak homogeneizatu ziren, ordu batzuetaz behintzat. Momentu batez hain ondo ezagutzen dugun gure auzoa arrotza suertatu zitzaigun, ez genituen ezberdintzen aurretik aipatutako zoladura ezberdin guztiak. Ezezaguna zaigun sentsazioa suspertu zitzaigun, edozer bihurtu zen zapalgarria eta ezohiko askatasuna izan genuen nahi bezala mugitzeko (batzuek eskiak eta guzti atera zituzten!)

Hala ere, ordu batzuen buruan espazio publikoa, guzti-guztia salbuespenik gabe, hiritarrona bihurtu zen, hiria bereganatu genuen elurrak sortutako kaos eder txiki horri esker. Baina, bizitzako edozein esparrutan gertatzen den legez, eguzkia atera eta elurra urtu zen, egunerokoa berera bueltatuz eta bakoitzari bere tokia zein den argi utziz; espazio publikoa zatikatuz mugak berreraikiz. Horren aurrean… elurtu dezagun hiria!

Iñigo Gandarias.

Arkitektura ikaslea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude