Presoen eta jendartearen arteko 'zubi-lana' egiteko Aukerak erakundea sortuko du Jaurlaritzak

  • Aukerak-ek formazioa eta enplegua izango ditu ardatz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen esanetan.


2021eko maiatzaren 17an - 17:37
Radio Vitoria-n egin ditu adierazpenak Artozabal sailburuak. Argazkia: irekia.eus

Urrian hartuko du EAEk espetxeetako eskumena, eta agertoki horri begira Jaurlaritzak presoen jendarteratzeko erakunde publikoa sortuko duela iragarri du gaur Artozabalek, Radio Vitoria-n egindako elkarrizketa batean. Erakundeak jendarte eta presoen artean zubi lana egingo duela adierazi du: “Gizarteak laguntza eman diezaien kasu askotan estigmatizatuta eta aurrez juzgatuta dauden pertsona horiei. Bestalde, zigortuek ere gizarteratzeko konpromisoa hartu behar dute eta jarrera proaktiboa izan behar dute”.

Erakundearen izena, Aukerak, presoei “bigarren aukera bat” ematearekin lotu du Artozabalek. Azaldu duenez, Aukerak prestakuntza emango die presoei, “beren bokazioen eta trebezien arabera”, eta hori ahalbidetzeko “erdi-askatasun” egoerak sustatuko ditu. “Garatuko diren jardueren artean daude presoei lana emango dieten ekoizpen-tailerrak sortzea eta kudeatzea, bai eta egindako produktuak edo zerbitzuak merkaturatzea ere”, azaldu du sailburuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Eguneraketa berriak daude