"Resolution! Etxera!" lelopean, manifestazioa deitu du Sarek hilaren 24an, Donostian. Antigua auzoan hasi eta Kontxako hondartzan amaituko da, mosaiko batekin.
Ekimen honen helburua Espainiako eta Frantziako estatuetan presoei aplikatzen zaien espetxe politikaren "salbuespen egoera" salatzea da. "Hainbeste urtetako sufrimenduarekin amaitzeko eta konponbiderako eta bizikidetzarako urrats irmoak ematen hasteko momentua" dela adierazi dute Sareko kide Joseba Azkarraga eta Inaxio Oiartzabalek. Mobilizazioa Donostiako Antigua auzoan hasiko da, eta Kontxako hondartzan amaituko da, mosaiko handi bat osatuz.
Sarek azken hilabeteetan gerturatzeak eta presoen lekualdatzeak izan direla aitortu duen arren, adierazi du ez dela nahikoa, "204 presoetatik sei baino ez daude euskal espetxeetan" eta egoera hau "behin betiko amaitzea" eskatu du.
Koronabirusaren egoera dela eta, presoen eguneroko bizitza eta beren senideena nabarmen aldatu direla adierazi dute. "Espetxeetan, kontuan izan behar da, leku itxi eta masifikatuetan bizi direla eta honek, osasun eta higiene baldintza prekarioak izatea dakar". Senideek, bestalde, bisitak egiteko zailtasunak besterik ez dituztela adierazi dute. "Presoen 89 haurrei eragiten dien egoera da hau, horietako askok sei hilabete baino gehiago daramatzate aita, ama edo biak ikusi gabe". Une hau aprobetxatzeko garaia dela gehitu dute, eta dei egin diete euskal herritarrei, larunbatean Donostian izateko.
Mobilizazioan segurtasun neurriak bermatuko direla jakinarazi dute, lau ilaratan antolatuko dira eta parte hartzaileek musukoa jantzita eramango dute. Ilaren artean metro eta erdiko distantzia mantenduko da une oro. Bukaeran osatuko duten mosaikoan ere neurri berak errespetatuko dira. Osasun krisiaren larritzearekin Eusko Jaurlarizak hartutako azken neurri murriztaileen aurrean, Sarek jakinarazi du deialdia egoera berrira egokituko duela, eta mosaikoa "Euskal Herriko herri eta auzo gehienetatik lotutako 600 pertsonekin" osatuko dela.
Donostiatik ere, datorren larunbatean mobilizatzeko deia egiten dugu! Egoera zail hauetan, kartzeletan eta senideek bizi dutena are gogorragoa delako. 📌URRIAK 24, 17:00 Antiguatik #Resolution #izanbidea #denaketxera pic.twitter.com/qH2jr8wWS8
— Sare Donostia (@SareDonostia) October 18, 2020
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.
"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]