Preso bakarra hiltzea "porrota" dela baina gehienak buruko gaixotasunak edo droga menpekotasunak dituztela esan du Denis Itxasok

  • Zaballako presoen osasunaren ardura Osakidetzarena dela, eta heriotza datuak Europako kartzelen antzekoak direla azpimarratu du Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak. Espetxe sistema zein funtzionario eta medikuen lana txalotu ditu.


2020ko urriaren 05an - 18:45
Irudia: eitb.eus.

Lau preso hil dira dagoeneko aurten Zaballako makro-espetxean, beste bost hil ziren 2019an. Besteak beste heriotza horiengatik galdetu diote gaur Denis Itxasori Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Heriotza bakar bat ere “gehiegizkoa” dela adierazi du Itxasok, Espainiako Konstituzioak espetxeei ematen dien funtzio “birgizarteratzailean” huts egitea dela. “Baina hortik aurrera”, jarraitu du, “azpimarratu nahi dut presoen %30-40 inguru buruko gaixotasun mentalak dituztela, eta %70ak droga menpekotasunak”.

Datuak horiek sistema “errotik” birplanteatzeko arrazoia ez ote den galdetu dio esatariak jarraian. Lehenik eta behin EAEko presoen osasunaren arduraduna Osakidetza dela azpimarratu du Itxasok. Europan datuak antzekoak direla adierazi du ere, eta COVID-19aren kutsatzea eragozteko egin den lana nabarmendu du. Azkenik, kartzelako funtzionario eta medikuak egiten duten lan “izugarria” txalotu, eta aurreratu du Zaballako zuzendaria Osakidetzako hainbat arduradunekin bilduko dela aste honetan, heriotzen harira.

Preso politikoen eskubideak, kasuz kasu

Azken asteetan gerturatu dituzten euskal preso politikoei dagokienez, Itxasok ukatu du “adostutako” neurriak direnik. Erabakiak modu indibidualean hartzen direla azaldu du, eta gradu aldaketa edo gerturatzea presoen eskutan utzi du, “benetako borondatea eta egindako guztiagatiko damua agertzen badu, eragindako mina onartzen badu eta benetan gizarteratzeko asmo bat agertzen badu”, eskuratu dituela adieraziz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Preso bat topatu dute hilik berriro ere Zaballa espetxean

Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.


Eguneraketa berriak daude