"Prekarietatearen museoa" zabalduko dute Bilboko Arte Ederretako grebalariek

  • Hilabete daramate greban Bilboko Arte Ederren Museoak azpikontratatuta daukan Manpower Group enpresako langileek, bizi duten egoera prekarioa salatzeko eta lan-baldintza duinak eskatzeko. Ekainaren 7tik greba mugagabean daude eta geroztik Arte Ederren Museoa itxita dago. Ekainaren 16rako eta 17rako “Prekarietatearen museoa” antolatu dute, Hau bai Hiperrealismoa lelopean.


2016ko ekainaren 16an - 09:52
Sinadura bilketa Arte Ederren Museoaren aurrean. (Argazkia: @stopprecariedad)

Ostegun goizetik irekita egongo da “Prekarietatearen museoa”, Bilboko Arte Ederren Museoaren aurrean. ELA eta LAB sindikatuen babesarekin, Manpower Group enpresako langileek antolatu dute, grebarako ekintza gisa. Eskultura bizidunak egongo dira museo berezi horretan eta ekainaren 16an Arte Ederren Museoan Hiperrealismoaren inguruko erakusketa zabaldu dutelako aukeratu dute eguna. Euren egoera salatu nahi dute, metafora modura. Antolatzaileak “Eusko jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko udala eta Manpower” dira.

34 dira Bilboko Arte Ederren Museoak azpikontratatuta daukan Manpower Group Solutions enpresarentzako lana egiten duten langileak: hezitzaileak, takila beharginak, areto zaintzaileak eta denda zein harrera langileak dira. Duela hilabete inguru iragarri zuten greba, daukaten lan-hitzarmenaren baldintza prekarioak salatzeko. 900 euroko soldatara ez dira iristen, ez dute subrogazioa bermatuta eta astelehenetik igandera egiten dute lan, langile batek salbu gainontzekoek lanaldi murriztua baitute ezarrita.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude