PP

PPren Bilboko egoitza diru beltzarekin ordaindu dela dio Ruz epaileak

  • Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen ustez PPk Bilbon duen egoitza diru beltzarekin ordaindu da. Barcenas auziaren ikerketa amaitu berritan, egoitza eraikitzeko “legezko” diru iturrietatik aparte “kontabilitate paralelo bat” sortu zela ondorioztatu du epaileak.


2015eko martxoaren 24an - 14:50
Maria San Gil zen EAEko PPren burua Bilboko egoitza eraiki zenean. (Argazkia: GTRES).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Autoan azaltzen denez, Espainiako PPk EAEko ordezkaritzari transferentzia bidez nahiz eskura eman zion dirua Bilboko egoitza finantzatzeko. 1999ko azarotik 2005eko azarora artean izan zen hori, Carlos Iturgaiz eta Maria San Gil EAEko presidente izan ziren garaian. Barcenasek eskuz idatzitako dokumentuetan Bizkaiko egoitza (Sede Vizcaya) izenburupean jasota dago diru mugimendu hori.

Ruz epailearen ustetan 1990etik 2008ra arte “B kutxa” bat izan zuen PP alderdiak eta sei pertsona epaitzea proposatu du ogasun publikoaren aurkako delitua eta delitu fiskala egotzita. Horien artean da Luis Barcenas PPko diruzain ohia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PP
2025eko urriaren 29
Ezeztatu

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!