PP

PP eta PSOE eskua emanda hondoratzen ari dira


2013ko otsailaren 4an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bi alderdiko sistema gainbeheran sartu ote da Espainian?
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

PPk irabaziko lituzke Espainiako hauteskundeak gaur egingo balira, baina Rajoyren alderdiari botoa emateko asmoa duten herritarren portzentajea %46tik %23ra erori da urtebete baino gutxiagoan. Ustelkeria eskandaluek eta murrizketa-politikek kalte handia egin diote gobernuan den alderdiari.

Egoera mesedegarria litzateke PSOErentzat, teorian. Baina ez da. Rubalcaba buru duen alderdiak ez du ia hobekuntzarik egin boto-asmoari dagokionez azken urte osoan eta PPren antzeko mailan dago, %23 pasatxo.

IU eta batez ere UPyD dira egoeraz baliatzen ari direnak. Rosa Díezen alderdi zentralistak botoen %15 lortuko luke bozak orain eginez gero. Sortu zenetik ez zuen halako aurreikuspen onik eduki.

Sistema osoa kolokan

Alderdien emaitza hipotetikoak gorabehera, datuek erakusten dute Espainian Trantsiziotik nagusitu den sistema ia erabateko endekapena bizitzen ari dela.

Herritarren %53k bakarrik emango luke botoa momentu honetan eta bi alderdien txandakatzerako prestatuta zegoen egiturari alde guztietatik ari zaizkio artesiak ateratzen.

PPren eta PSOEren portzentajeak batuta boto-asmoaren %47,4 osatzen dute. Espainiako azken hauteskundeetako emaitzarekin alderatuz gero, %26ko jaitsiera da.

Inkestari erantzun dioten herritarren gehiengoak uste du alderdi nagusi guztiak ustelak direla eta horrek esplikatzen du PPrekin gustura ez dauden herritarrek PSOEn alternatibarik ez ikustea. %97ak gardentasun legea galdegiten du eta %88k ogasun inspektore eraginkorragoak nahi ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PP
2025eko urriaren 29
Ezeztatu

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!