Posible al da beste turismo eredu bat?


2014ko abuztuaren 14an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Turistak Donostian (argazkia: EFE)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Diagonalek Rodrigo Fernandez Miranda Ekologistak Martxan elkarteko kidearen hitzak jaso ditu gai honen inguruan. Turismoak lau motako eraginak dakartzala dio: ingurumenari dagozkionak, ekonomikoak, soziokulturalak eta eskala txikiagokoak.

“Nabarmentzekoa da turismoaren eraginez lekuko jarduera ekonomiko tradizionalak bertan behera uzten ari direla, eta gastu  publiko handia egiten dela atzerritarren inbertsioak erakartzeko”, azaldu du Fernandez Mirandak.

Oinarrizko baliabideak garestitu egiten direla gehitu du, baliabideak gain-ustiatzen direlako.“Bizitza eredu kontsumistaren esportazioa” ematen da, eta honek gizarteen nortasuna, baloreak eta bizitzeko era tradizionalak mehatxatzen ditu.

Turismoaren inguruan “mito faltsu” bat dagoela ere adierazi du Fernandez Mirandak: enpleguaren sorrerarena. Turismoak sortzen dituen enpleguak “aldi baterakoak, prekarioak eta kalitate txarrekoak” direla salatu du.

Ohiturak merkantzia bihurtzen dira, eskaintza turistikoaren barruan sartzen dituztelako. Fernando Estévez Antropologia irakasleak azaltzen duenez, “kultura garaikidean eguneroko errutina hain handia da jendeak bertatik atera nahi eta behar duela. Turismoa errutinaren aurkako jarduera da, eta hori da hain justu bere xarma”.

Turistek bertakoak identifikatu nahi dituzte, beste gauza askoren artean, beren janzkerengatik, adibidez. “Baina leku urrun eta exotikoak gaur egun ez daude hain urrun eta ez dira bitxiak, beraz, bertakoak geroz eta bereizezinak dira”, azaldu du Estevezek.

Turismo jasangarria: errealitatea ala paradoxa?

Turismo jasangarriaren kontzeptua garapen jasangarriarekin erlazionatuta dago. Turismo jasangarria posible den aztertzean, Freek Colom­bijn Amsterdameko Vrije Unibertsitateko Antropologia irakasleak argi dauka: “Turismo jasangarri bakarra gure etxetik oinez edota bizikletaz ateratzean egiten duguna da. Bestela ezin dugu esan egiten ari garen jarduera jasangarria dela”.

 

Bye Bye Barcelona dokumentalak turismo masiboak Bartzelonan dituen eraginak agerian uzten ditu.

 


Irakurri gehiago: Turismo masiboa Ekonomia Turismoa
Turismo masiboa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 7
Barra warroak
Sex on the beach

2026ko martxoaren 11
Makillajea

2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

2025eko ekainaren 4
Gora beti

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.