Poliziaren 142 kontrol zenbatu ditu Ospak Altsasun hiru hilabetean

  • Ospa mugimenduak segurtasun indarrek herritik alde egin dezaten eskatu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 14an - 08:27
España Ciudadana plataformak Altsasun ekitaldia antolatu zuen eguneko irudia.

Ospa mugimenduak jakinarazi duenez, aurtengo lehen hiru hilabeteetan 142 kontrol zenbat ditu Altsasun. Ilbeltzetik martxo bukaerara arte Ospako kideek zenbatutako kontroletatik 88, % 61,97, Foruzaingoak jarri zituen. Gainontzeko 54 kontrolak, % 38,02, Guardia Zibilarenak dira. Ospa mugimenduak “errepresio indar guztiak” herritik alde egin dezaten eskatu du atzera ere.

Albiste hau Guaixek argitaratu du, eta CC-by-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia kontrolak
Tourra igarota, itxi egin dute Irun eta Hendaia arteko oinezko pasabidea, berriro

Avenida zubiak 24 ordu eskas baino ez ditu eman zabalik. Frantziako Gobernuak atzera ere itxi egin du, astelehen arratsaldean txirrindulariak Lapurdira pasa ondoren.


Irun eta Hendaia arteko oinezko pasabidea ireki dute bi urteren ostean

2021eko urtarrilean itxi zuen Frantziako Gobernuak bi herrien arteko oinezko pasabidea. Erakundeek, elkarteek eta gizarte mugimenduek maiz egin dute irekitzeko eskaera, eta oraingo honetan baiezkoa eman du Frantziako Gobernuak.


Bidasoako muga administratiboa gogorrago zaintzeko eskatu dio Frantziak Espainiari

Bi herrialdeetako Polizien “kooperazio handiagoa” nahi luke Frantziak, bere ustez, “bigarren mailako mugimenduak” daudelako oraindik ere bi estatuen artean. Urtarrilaren 19an batzartuko dira bi agintari nagusienak Bartzelonan, Laguntasun eta Kooperazio... [+]


2022-11-02 | ARGIA
Irun-Hendaia arteko hesia kendu dute, kontrol polizial arrazistak salatzeko

Frantziako polizien presentzia eta kontrola etengabea da Irun eta Hendaia artean, eta beste sei hilabeterako berritu du kontrola Frantziako Gobernuak. Migratzaileen joan-etorria oztopatzea helburu duten kontrolak direla ulertuta, eragile ugarik protesta egin dute mugako zubian,... [+]


2022-03-31 | ARGIA
Gorpu bat agertu da Bidasoa ibaian

Martxoaren 12an desagerturiko etorkina ote den ikertzen ari dira. Egun horretan Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante; haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen.


Eguneraketa berriak daude