Polizia LGTBI Behatokian?

  • Euskal LGTBI Behatokia aurkeztu berritan, Behatokian Poliziak parte hartzea indar errepresiboak LGTBI borrokan sartzea dela kritikatu du Ibai Fresnedo sexu askapenaren aldeko mugimenduko kideak, Polizia prozesu honetan sartu zelarik hainbat elkarte atera zirela gogoraraziz. “Poliziak gure ahizpa zaurgarri eta bazterrekoenen gorputzak eta bizitzak zapaltzen ditu. Harrotasuna aliantzaren sinonimo da, ez Polizia zuritzeko tresna”.


2021eko ekainaren 29an - 11:56
Azken eguneraketa: 14:01
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

LGTBI pertsonen eskubideei buruzko EAEko legea izango denaren bidea egiten hasi zirenenean, mugimendu eta militante LGTBI+ askok egin zuten bat ekimenarekin, prozesuan Polizia (Gaylespol polizia elkartea) sartu zen arte. “Gutako askok gaitzespena eta haserrea azaldu genuen, horrelako espazio batean Poliziak parte hartzeagatik, gure kolektiboaren espiritu kritikoa mantendu nahi genuelako. Polizia izan da eta izaten jarraitzen du erregimen cisheterosexual, kolonial eta kapitalistaren beso armatua. Francis tirokatu zuen beso bera, Stonewalleko ahizpak erreprimitzen saiatu zena, Euskal Herrian hainbeste tortura eta etxe kaleratze gauzatu, langile sexualak zigortu eta jende arrazializatua kriminalizatzen duena”, dio Fresnedok.

“Poliziaren parte-hartzea birpentsatzeko eskatu genuen, baita prozesuaren baitan inplizitu zegoen eredu punitibista birpentsatzeko ere. Baina horrelako espazio batean parte hartzeko eskubidea eta askatasuna edonork duela erantzun zitzaigun, ezin zaiola inori betoa jarri. Diskurtso ‘inklusibo’ eta ‘liberal’ horrekin ez ziguten ziria sartu”.

Behatokian dauden gainerako elkarteei leporatu die pinkwashinga kritikatu baina gero kritikatzen duten horren atzaparretan erortzea. “Harrotasuna ez da kideen gainetik pasa eta haien aldarrikapenei entzungor egitea”.


LGBTI kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
Berriketa gutxi
Bixente

2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.