Guardia Zibilak "justifikatu gabeko" kontrolik ez egiteko eskatu dute EAJk eta PSEk

  • Guardia Zibilak "justifikatu gabeko" kontrol gehiago ez egiteko eta Ertzaintzaren eskumenak errespetatzeko eskatu dute EAJ eta PSE alderdiek, EH Bilduk aurkeztutako proposamen bati erantzunez. Koalizio abertzaleak polizia kontrol oro desagertzea eskatu du.


2015eko otsailaren 06an - 09:40
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
PSEk jarrera aldatu eta EAJrekin bat egin du Guardia Zibilen kontrolak gutxitzeko eskarian.

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearen hitzetan polizia kontrolek 21 heriotza eragin dituzte jada, eta ez du zentzurik "ETAren aurkako kontrolak egitea ETA ez dagoenean".

Gaur arte, PSEk ez zuen EAJren eskaerarekin bat egin, jeltzaleak hauteskundeei begira eta ezker abertzalearekin lehiatzeko helburuarekin baino ari ez zirelakoan, Noticias taldeko egunkariek nabarmendu duten moduan.

"Orain, ordea, ñabardura garrantzitsua izan da: Sozialistek EAJrekin indarrak batu dituzte Eusko Legebiltzarrean, eskatzeko polizia kontrolak proportzionalak izan daitezela maiztasun eta intentsitateari dagokionez; baita Ertzaintzaren eskumenak errespetatzeko ere".

2.750 kontrol EAEn, "nekez" justifikatuak

Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkidearen iritziz, Guardia Zibilak iaz egin zituen 2.750 kontrolak justifikaturik zeudela nekez baiezta daiteke.

Rodolfo Ares PSEko kideak, bestalde, adierazi du ETAk jardun armatua eten ostean polizia kontrolek "justifikatuak" behar dutela izan "intentsitate eta maiztasun" aldetik, baina gehitu du PSEk sekula ez dituela sobera izan "ez Espainiako Polizia ezta Guardia Zibila ere".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Torturengatik kondenatutako Sánchez Corbí guardia zibilari Zilarrezko Gurutzea eman dio Espainiako Barne Ministerioak

Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]


Eguneraketa berriak daude