PODKAST 2x32 | Autoktonoei begira Bolsonarok daraman politikak bidea zabaltzen die indigenista eta kazetarien hilketei

  • Dom Phillips britainiar kazetaria eta Bruno Pereira autoktonoekin zebilen antropologoa tiroz hilik atzeman dituzte Brasilgo Vale do Javari territorio indigenan. Lur-jabe handiek, oihangintzako zein sektore estraktibistako enpresek eta ezkutuko arrantzan dabiltzanek autoktonoen lurretan bideratu aktibitate legalen eta ilegalen kontra jardun izan dute. Trabagarriak zitzaizkien batzuei eta desagerrarazi egin dituzte. Jair Bolsonaro presidenteak berak ere hastio ditu autoktonoak zein haien defendatzaileak, eta boterean denaz geroztik biderkatu dira horien kontrako indarkeriak, nonbait zigorgabetasuna bermatzen dielako hobendunei.

    Irakurri Jenofa Berhokoirigoinek ARGIAn idatzi duen artikulua.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Entzun saioa osorik:

 
Hemen programaren aurrerapen txiki bat entzungai:
 


Irakurri gehiago: Podcast
Podcast kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.