1975eko estatu kolpe ahantzia ekarri digu gogora Pello Zubiriak aste honetan. Erresuma Batuko erreginak eta Australiako Gobernadore Nagusiak 1970eko hamarkadan elkarri bidalitako mezuak –denak ez arren, gehienak– ikusgai jartzea ebatzi du Australiako Auzitegi Gorenak. Australia demokratikoaren historiako pasarte ilun bat argitzeko balioko dute agiri horiek: jendeak hautatutako gobernu bat nola uzkaili zuten AEBek eta Britainia Handiak. Irakurri artikulua lotura honetan.
Saioa osorik entzuteko:
Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?
Zortzigarren saioa, eta... [+]
Irene Lafuente lagun hartuta, heldu izatearen inguruan gogoetatu dute Iñigo Martinezek eta biek Galdera Basatiak podcastaren zazpigarren atalean. Pista bat: "Helduok badugu barnean Peter Pan-en sindromea; nahi dugu dena, nahi bezala, nahi dugunean". Hain helduak al... [+]