Plentziako turismo planaren dokumentua Sopelakoaren plagio bat dela salatu du EH Bilduk

  • Koalizio abertzaleak jakinarazi duenez, Itxaslehor enpresak idatzitako Plentziako Turismo Jasangarrirako Plan Estrategikoaren dokumentua Sopelako egitasmoaren kopia bat da. Udalak 5.000 euro ordaindu zituen dokumentua %82,9an omen dago plagiatuta, programa informatiko bati esker egiaztatu ahal izan dutenez.

Plentziako Udaleko zinegotziak osoko bilkura-telematiko batean. (Argazkia: Plentziako Udala)

2022ko maiatzaren 30an - 08:35

Plentziako Turismo Jasangarrirako Plan Estrategikoa 2021eko maiatzeko Udalaren osoko bilkuran onartu zuten gobernu-taldearen aldeko botoakaz eta EH Bilduren abstentzioari esker. "Dokumentua aztertu ondoren, Sopelako planetik kopiatu izanaren susmagarria zela ikusi genuen, eta turismo zinegotziari puntu hori argitzeko eskatu genion", adierazi dute koalizio abertzaleko kideek gertatutakoa azaltzeko argitaratu duten bideo batean. Era berean, gogoratu dute Sopelak 2019an argitaratu zuela bere Turismorako Plan Estrategikoa.

Azalpen-eskaerari erantzunez, aipatutako bideoan Iñaki Saez de la Fuente turismo zinegotziak adierazitako erantzuna azaltzen da, eta horrek azaltzen duenez, ohikoa da dokumentu eta estrategia ezberdinen konparaketak egitea horrelako txostenetan. Hala ere, zinegotziak adierazten du talde teknikoagaz balioetsiko dutela dokumentua errebisatu behar ote duten. Horretaz gain, turismo zinegotziak EH Bilduren jarrerak harritzen duela ere nabarmentzen du: "Gustatuko litzaidake zuen alderdiak (EH Bilduk) udalerri honetako lehen turismo plan iraunkorra babestea".

Koalizio abertzaleko kideek jakinarazi dutenez, gerora, eskari ofiziala ere egin zuten plan biak alderatzeko, baina zinegotziak erantzuna aipatutako 2021ko maiatzaren 27ko osoko bilkuran adierazi zuela ihardetsi zien.

Adierazitakoa frogatzeko, Plentziako EH Bilduko kideek programa informatiko batera jo dute, Sopela eta Plentziako dokumentu biak alderatzeko: "Programa informatiko horri esker, frogatu dezakegu Plentziako Turismo Jasangarrirako Plan Estrategikoa Sopelako Turismorako Plan Estrategikoa dokumentuaren plagioa dela % 82,9an". Horrenbestez, eskatu dute Itxaslehor enpresa erredaktorea eta turismo zinegotziak erantzukizuna bere gain hartzea. 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Plentzia
2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Plentziako hondartzan jasandako eraso arrazista bat salatu dute

Hiru gazte hondartzan zeudela gertatu da erasoa. Nerabe talde baten aurretik igaro eta “nihao”, “nin nian”, “chiang” eta antzerako iruzkinak entzun behar izan dituztela azaldu dute, haietaz barre egiten duten bitartean


Aste honetan egingo dute Lanbro Beltza topaketaren IX. edizioa

Beste urte batez, Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak Lanbro Beltza topaketak antolatu dituzte Plentzian. Eleberri beltzaren inguruko IX. jardunaldi hauetan hainbat idazle eta adituk parte hartuko dute eguenetik zapatura, urriaren 14tik 16ra, egingo dituzte... [+]


2021-09-02 | ARGIA
Mobilizazio jendetsua egin dute Algortan, Plentzian jazotako talde bortxaketa gaitzetsiz

Ehunka lagunek igande goizaldean jazotako talde bortxaketa salatu eta erasoa pairatu duen emakume gazteari elkartasuna adierazi diote.


2021-09-01 | ARGIA
Hiru lagun atxiloturik, Plentziako ez-festetan

Bart izandako istiluetan atxilotu zituen Ertzaintzak, desordena publikoak eragitea eta agenteen aurka egitea egotziz. Atzo hasi ziren Plentziako ez-festak.


Eguneraketa berriak daude