Espainiako kongresuak hondakinen araudi berria onartu du martxoaren 31n. Latak, botilak eta brickak bereizita jaso eta ondoren industriari itzultzeko sistema jarriko da martxan; 0,40 euroko zerga jarriko du erabilera bakarreko plastiko kilo bakoitzeko eta 40 euro ordaindu beharko da zabortegi edo erraustegira isurtzen den hondakin tona bakoitzeko; Europar Batasuneko birziklapen helburuak ere estatura zabaldu ditu: 2030erako hiri hondakin solidoen %60 birziklatu dadila da xedea.
Europako bi zuzentarau Espainiako araudira ekartzea da funtsean Espainiako kongresuak egin duena: erabilera bakarreko plastikoen 2019ko araua eta hondakinei buruzko 2018ko araua.
Plastiko, lata eta brickei dagokienez, hauek bereizita bildu eta industriari itzultzeko sistema martxan jartzea aurreikusten du, helburu honekin: 2023rako plastikozko botilen %70 bereizita biltzea. Neurri hau onartu aurretik Gobernuak azterlan bat eskatu zion Tragsatec enpresari, eta honek ondorioztatu zuen urtero estatuan sortzen diren 6.752 tona hondakin direla berrerabiltzeko modukoak eta hau bildu, itzuli eta berrerabiltzeko sistema baten bidez egingo balitz, Espainiako estatua Europar Batasuneko helburuetara hurbilduko litzatekeela.
Estatuko Zero Zabor Aliantzak "garaipen erdi" moduan hartu du neurri hau, izan ere, neurriak ez du zehaztu berrerabiltzera iritsi beharreko plastikozko botilen helbururik, eta gainera beira berrerabiltzeko sistema horretatik kanpo utzi du.
Erabilera bakarreko plastikoek kilo bakoitzeko 0,40 euroko zerga ordaindu beharko dute. Plastiko hauen erdiak 2026rako desagertuta egon beharko dute merkatutik eta helburua da 2030erako biltzen den plastiko pisua egungoa baino %70 gutxiago izatea.
Horrez gain, zabortegira edo erraustegira isurtzen den hondakin tona bakoitzeko 40 euro ordaindu beharko da. Neurri horrekin isurtzen den hondakin kopurua murriztu nahi du Gobernuak, eta diru sarrera hauek lortu: 2021eko datuen arabera, 861 milioi euro eskuratuko lituzke urtean.
Albiste hau egiteko, El Salto-k ateratako informazioa hartu dugu oinarri.
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]