Web telebista saio berria abiatu dute Topatu.info-n: Pixukideak. Lehiaketa izango da eta gazteen etxeetan egin beharreko probekin hainbat lagunek lehiatuko dute bi astean behin. Lehen saioa sareratu dute, Gasteizko Errekaleor taldearen partehartzearekin.
 
                                                    Urtarrilaren amaieratik maiatza bitartean, zortzi etxek hartuko dute parte lehiaketan.
Jarraipena topatu.info/pixukideak helbidean egin daiteke. Etxe bakoitzeko gazteek hiru proba gainditu beharko dituzte. Probek puntuazio bat jasoko dute, azken emaitzaren %50.
Beste erdia bideo guztiak sarean daudela ikusleek egindako botoen bitartez jasoko da.
Puntu gehien lortzen dituzten bi taldeek finala buruz buru jokatuko dute.
Saria
Asteburu-pasa nekazal etxe batean eta bi kirol jarduera egiteko aukera: piraguak, rafting, puenting, erreka jaitsiera...
Izen ematea
Zortzi talderentzat dago lekua eta parte hartu nahi dutenek pixukideak@topatu.info helbidera idatzi beharko dute.
Mezuan azaldu beharrekoa: non eta zenbat lagun bizi diren pisuan, nongoak diren eta adina.
Horrez gain, antolatzaileek diotenez, "azaldu behar dute zer dela hautatu behar ditugun parte hartzeko".