argia.eus
INPRIMATU
‘Pixukideak’ web lehiaketa martxan Topatu.infon
  • Web telebista saio berria abiatu dute Topatu.info-n: Pixukideak. Lehiaketa izango da eta gazteen etxeetan egin beharreko probekin hainbat lagunek lehiatuko dute bi astean behin. Lehen saioa sareratu dute, Gasteizko Errekaleor taldearen partehartzearekin.

ARGIA @argia 2014ko urtarrilaren 29a

Urtarrilaren amaieratik maiatza bitartean, zortzi etxek hartuko dute parte lehiaketan.

Jarraipena topatu.info/pixukideak helbidean egin daiteke. Etxe bakoitzeko gazteek hiru proba gainditu beharko dituzte. Probek puntuazio bat jasoko dute, azken emaitzaren %50.

Beste erdia bideo guztiak sarean daudela ikusleek egindako botoen bitartez jasoko da.

Puntu gehien lortzen dituzten bi taldeek finala buruz buru jokatuko dute.

Saria

Asteburu-pasa nekazal etxe batean eta bi kirol jarduera egiteko aukera: piraguak, rafting, puenting, erreka jaitsiera...

Izen ematea

Zortzi talderentzat dago lekua eta parte hartu nahi dutenek pixukideak@topatu.info helbidera idatzi beharko dute.

Mezuan azaldu beharrekoa: non eta zenbat lagun bizi diren pisuan, nongoak diren eta adina.

Horrez gain, antolatzaileek diotenez, "azaldu behar dute zer dela hautatu behar ditugun parte hartzeko".