Petronor enpresak larunbat goizean informatu zuen Muskizen petrolio isuri bat izan zuela. Isurketa Barbadun ibaira iritsi zen hodi bateko zulo baten ondorioz. Inguruko faunan eraginak izan dituela salatu dute zenbait elkarte ekologistek.
Otsailaren 13an, Muskizeko Petronorren instalazioek petrolio isuri bat izan zutela konturatu ziren, Barbadun ibaian zikingune bat aurkitu zutenean. Hodi bateko zulo baten ondorioa izan dela adierazi zuen larunbatean bertan Petronorrek. Konpainiaren arabera “berehala, beharrezko kontrol-neurriak ezarri dira, produktuak ibaira ez iristeko”, baina Ekologistak Martxan elkarteak komunikatu baten bidez gardentasun falta salatu du. Isuriak izan duen ingurumen-inpaktua ezagutzen ez dela eta ebaluaketarik egin ez dela azpimarratu du. Azalpenak ematea eta erantzukizuna bere gain hartzea eskatu die Petronorri, URAri (Uraren Euskal Agentzia) eta Ingurumen Sailari. “Ez da gertatzen den lehen aldia”, adierazi du elkarteak eta berriro gertatuko ez dela ziurtatzeko neurri zehatzak eskatu ditu.
Sukar Horia kolektibo ekologistak, isuriak inguruko faunan ondorioak izan dituela salatu du sare sozialetan eta Muskizeko auzokide batzuek grabatutako bideo bat zabaldu dute. Bertan, petrolioz zikindutako dortoka bat garbitzen ari dira:
Petronorreko atzoko isuriak ondorioak izan ditu inguruko faunan.
— Sukar Horia (@HoriaSukar) February 14, 2021
Muskizeko auzokide batzuek bideo hau helarazi digute.#petrohorror pic.twitter.com/RWBL9Kkqsv
Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]
Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.
Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.
Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]
Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]