Peruko Gobernuak larrialdi-egoera ezarri du hainbat tokitan, protestei aurre egiteko

  • Igandean sartu zen indarrean larrialdi-egoera Cusco, Lima eta Puno departamentuetan, 30 egunerako. Bertan behera geratu dira, beraz, "bizilekuaren bortxaezintasuna, lurraldetik askatasunez ibiltzeko eskubidea, biltzeko eskubidea, eta askatasun eta segurtasun pertsonalak". Gainera, etxeratze agindua ezarri dute Punon. Gutxienez 47 pertsona erail dituzte indar militar eta polizialek azken krisia lehertu zenetik.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko urtarrilaren 17an - 08:47

Gobernu berriaren kontrako protesten olatuaren aurrean, neurri errepresiboak inposatzen jarraitzen du gobernuak berak: larrialdi-egoera ezarri berri du Peruko hainbat eremutan, piztu diren protestak geratzen saiatzeko. Zehazki, Cusco, Lima eta Puno departamentuetan, Andahuaylas probintzian (Apurímac departamentua), Tambopata eta Tahuamanu probintzietan (Madre de Dios departamentua) eta Torata barrutian (Mariscal Nieto probintzia, Moquegua departamentua) hartu du neurri hori. Igandetik dago indarrean larrialdi-egoera aipatutako eremuetan, gutxienez 30 egunerako. Zenbait neurri zehatz dakartza horrek: bertan behera geratu dira "bizilekuaren bortxaezintasuna, lurraldetik askatasunez ibiltzeko eskubidea, biltzeko eskubidea, eta askatasun eta segurtasun pertsonalak" zona horietan. Punon, gainera, etxeratze agindua izango da martxan hamar egunez, 20:00etatik 04:00etara bitartean.

Gabonetako eten laburraren ostean, mobilizazio jendetsuak hasi ziren berriz Peruko hamaika lekutan. Batez ere, hauteskundeak urte honetara aurreratzea, Kongresua zarratzea edota Boluartek dimisioa aurkeztea exijitzen dute protestetan. Urtarrilaren 4an greba mugagabe bat hasi zen Peru osoan, eta kaleetan ez dute etenik izan mobilizazioek, salbuespen-neurriek eta indar militar eta polizialen errepresioak aurrera egin arren.

Pedro Castillo presidenteak dimisioa aurkeztu eta Perun krisi politiko berri batek leher egin zuenetik, gutxienez 47 lagun erail dituzte protestetan indar polizial eta militarrek. Ehunka izan dira atxilotuak, eta 500 pertsona baino gehiago zauritu dituzte. Aurreko astean jakinarazi zuten, antza, gaur-gaurkoz Peruko presidentea den Dina Boluarte ikertzen ari dela fiskaltza, protestetan izan diren hildako guztiengatik genozidioa leporatuta. Hiru ministro eta bi ministro ohi ere ikerketapean omen daude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Peru
Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Lourdes Huanca
"Herri indigenentzat Boluarte ez da presidentea, usurpatzailea da"

Lourdes Huanca ekintzaile feminista eta nekazari perutarra Europan ibili da azken hilabetean, egoera salatzeko asmotan. Peruk Espainiako Estatuan duen enbaxadak komunikatu ofizial batean adierazi du Huanca gezurretan dabilela, eta ohartarazi egin gaitu hedabideok kontuz... [+]


Pedro Castillo
"Munstro gisa aurkezten naute, Peruko presidentea naiz"

Abenduaren 7tik kartzelan, Pedro Castillok bere burua Peruko legezko presidentetzat du. El Salto-k hainbat galdera helarazi ahal izan dizkio, eta Chotako politikariak galdera horiei erantzun die espetxetik. Castillok prozesu konstituziogile bat eskatu du bere herriarentzat, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude