Pertsona bat hil da Gabirian, zama-kargagailu bat irauli eta azpian harrapatuta

  • Istripu larria gertatu da gaur goizean, Gabiriako Ugaran bailaran. Fenwick erako zama-kargagailu batean zihoan pertsona bat hil da, 11:15ean, ibilgailua irauli eta azpian zapaldu duenean. Trafiko Zuzendaritzak 11:25ean eman du istripuaren berri. Tokian bertan hil da pertsona. Beasaindarra da hildakoa.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 3an - 14:56
Argazkia: Berriatik hartua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gabiriako pasiotar komentu izandako eraikinetik gertu izan da istripua. Antza denez, txakurrentzat pentsua gordetzeko eta saltzeko biltegi modura erabiltzen du jabeak. Pentsua ekarri duen kamioi bat hustera zihoan hildako pertsona —jabearen lagun bat—, ondoko baserri batean zeukan fenwickarekin. Bidean irauli zaio.

Albiste hau Goierriko hitza-k argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude