Pedro Castillo sindikalista izendatu dute Peruko presidente

  • Pedro Castillok botoen %50,12 eskuratu zituen ekainaren 6ko hauteskundeetan eta Keiko Fujimori eskuindarrak %49,87. Oposizio buruaren alderdiak ehunka errekurtso aurkeztu ditu Castilloren emaitzak zalantzan jartzeko baina Hauteskunde Batzordeak ez ditu onartu eta uztailaren 19 gauean berretsi du garaipena.


2021eko uztailaren 20an - 07:33
Azken eguneraketa: 09:45
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pedro Castillo irakaslea, nekazaria eta sindikalista da eta Peru Libre alderdiko burua. Uztailaren 28an hartuko du kargua 2026ra arte.

Lehendakari gisa bere burua berretsita ikusi duenean, Castillok mezu hauek helarazi ditu sare sozialen bidez: "jatorrizko herriak, langile klasea eta bere gremioak, nekazariak eta gizarte osoa deitzen ditugu herri eder hau egitera. Gaur, anai-arrebok, gure historiako aro berri bat hasten da". Peru "justu, inklusibo eta libre" baten aldeko aldarria egin du, "inoren aurkako diskriminaziorik gabekoa eta guztien eskubideen aldekoa".


Irakurri gehiago: Peru Nazioartea Amerika Politika
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.