Pauso bat gehiago frackingaren alde

  • Espainiako Konstituzio Auzitegiak Euskal Herriko frackingaren aurkako legea baliogabetu zuen urtarrilean, eta asteazkenean gas perforazioaren Armentia 2 proiektua berrartu duela jakinarazi du Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Eusko Legebiltzarreko batzordean.

Armentia 2 proiektuaren aurkezpena Eusko Legebiltzarreko batzordean (Arg: @otero_mikel)

2018ko otsailaren 22an - 11:52

“Uste nuen gaur emango zenuten albistea izango zela proiektua bertan behera utziko zenutela”, esan du Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak. Ez da horrela izan: Ansolak hidrokarburoen bilaketarekin aurrera egingo dutela jakinarazi du.

Subiranotasun energetikoa eta frackingaren kostu ekonomikoak eta ingurumen-eraginak izan dira hizpide Legebiltzarrean. Ansolak esan du ez dela ziurra gasa aurkituko den edo ez, eta gehitu du proiektua subiranotasun energetikoaren mesedetan egiten ari direla. Zentzu horretan, Mikel Oterok nabarmendu du egun EAEko dependentzia energetikoa %93koa dela.

Horrez gain, Ansolak adierazi du proiektuak izango duen inpaktu ekonomikoa kalkulatzea ezinezkoa dela oraingoz, zulaketak egin eta zenbat gas dagoen jakin artean. Orain arte, 19 milioi euro inbertitu dira frackingean.

Ahal Duguko legebiltzarkide José Ramón Becerrak proiektuaren bideragarritasun eza salatu du: “Bideragarria ez den proiektu batekin tematu zarete, hasieran proiektuan sinesten zuten enpresa guztiek atzera egin baitute”. Bestalde, Armentia 2 gas-putzua gelditzea eta inbertsioa energia berriztagarrietara bideratzea eskatu die Energiaren Euskal Erakundeari eta zulaketen arduradun den Hidrocarburos Euskadi (SHESA) enpresari. “Kontua ez da gasa aurkituko duzuen edo ez, kontua da ez duela merezi hidrokarburoetan inbertitzeak. Gasa jada ez da merkatuan lehiakorra”, esan du Becerrak.

Mikel Oterok frackingaren bultzatzaileei leporatu die soilik etekin ekonomikoari begiratzen diotela: “Zer egiten du SHESAk Errioxan? Errioxarrek euren gasa modu jasangarrian ustiatzea ahalbidetzen al du? Edo diru bila dabil?”. Horrez gain, Oterok salatu du Armentia 2ko zuzendaritza teknikoa enpresa pribatuen esku geratuko litzatekeela, SHESA enpresa publikoak proiektuan duen partizipazioa txikiagoa delako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude