Pau Sarraute aktoreak jaso du 2019ko Urrezko hirukia, hala berean, Nafarroako Gobernuari Aipamen berezia egin diote EHGAMeko kideek. Aitzitik, PPko diputatu Ana Beltrani Trapuzko espartina esleitu diote. Horra hor EHGAMek (Euskal Herriko Gay Askapen Mugimendua) urtero legez banatzen dituen sariak eta bereizketak.
Ekainaren 28a, egun berezia da EHGAMeko taldekideentzat. Egun honetan Urrezko hirukia eta Trapuzko espartina sariak banatzen ditu. Aurtengoak, hurrenez hurren, Pau Sarraute aktoreari egokitu zaio sari nagusia. Sarrautek Paute pailazoaren rola jokatzen du Il Circo Italiano-n.
Sari-emaileek aditzera eman dutenez, “ume eta nagusiei zuzenduriko bere pistako zereginean dibertsitatea ikusarazi eta berdintasuna eta inklusibotasuna zertzen saiatuz egiten duen ekarpenagatik” jaso du aktoreak Urrezko hirukia.
Aurtengo sari nagusiarekin batera, EHGAMek aipamen berezia egin die Nafarroako Gobernuari, baita hainbat nafar udali “azken lau urteotan aniztasunean berdintasuneranzko bidean eman dituzten urratsengatik”. Besteak beste, Kattalingune eta Harrotu zerbitzuak sortu dituzte, LGTBI+ Berdintasun Sozialerako Legea onartu, eta batez ere, Skolae programa eratu dute aipamen berezia jaso dutenek.
Aldi berean, EHGAMek modu berei batez zoriondu du Aitzole Araneta: “Borrokakide eta Euskal Herriko lehen ageriko zinegotzi transexuala”.
Dena ez da zoria, edo bai. Nola eta nori gerta. Izan ere, Trapuzko espartina nori eta PPko diputatu Ana Beltrani “egokitu” zaio. Beltrani egoki baitagokio “saria”. Orain gutxi arte Nafarroako legebiltzarkide izanak “askotarikotasuna barregarri uzteko ahaleginez otsailean egin zituen zorigaiztoko adierazpenengatik” jaso du “sari preziatua”.
Ana Beltranek “taxugabeko eta gaitzesgarritzat jo zuen hezkuntzako inkesta bat ikasleei eskatzen zitzaielako ‘neska’, ‘mutila’ edo ‘beste aukera batzuk’-en artean hautatzea”. Beltran trufatu egin zen ikasleak “neska edo mutil gisa identifikatzen ez direlako”.
Hori gutxi bailitzan iseka egin zien ikasleei, “zein ote zen beste aukera hori: “txakurra, katua, ornitorrinkoa, arraina?”, galdera pausatuz.
EHGAMek Bilbon, publikoaren aurrean aditzera eman duenez, “Ana Beltranengan pertsonalizatzen dugu Espartina; baina ‘saria’ eskuin guztientzat da, eta bereziki azken hamarkadatan lortutakoa indargabetzen amorru biziz ahalegintzen direnei” eskaintzen diegu.
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.
Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.