Patxi Zamoraren kaleratzea ikertuko du Espainiako Auzitegi Gorenak

  • Espainiako Auzitegi Goreneko hirugarren salak helegitea tramitera onartu du, Iberia konpainiak berak bidegabetzat aitortzen duen kanporatzea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 09an - 10:04
Patxi Zamora bere despidoa azaltzen hedabideen aurrean. Patxi Zamora bere despidoa azaltzen hedabideen aurrean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Guardia Zibileko goi kargudun batek, batere justifikaziorik gabe, ebatzi zuen Patxi Zamora ez zela gai aireportuko txartela berritzeko. Agiri hori ezinbestekoa zitzaion Iberia konpainian hegaldi laguntzaile lanetan segitzeko. Hori dela kausa, konpainiak kaleratu egin zuen. Zamorak 31 urte zeramatzan lanpostuan, batere arazorik gabe. Nafarroako Kutxako auzia salatu zuen Kontuz herritar plataformaren eleduna zen Zamora. Orain, Gorenak Zamoraren kaleratzearen aurkako helegitea tramitera onartu du. Auzitegiak molde honetako helegiteen %17 besterik ez du onartzen. Erabakiak beraz bidea zabaldu du, behingoz argitu dadin Guardia Zibilak zergatik ebatzi zuen Zamora “ez zela gai” aireportu txartela edukitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025-07-02
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude