Pandemia garaian hildako adineko arabarrak omendu dituzte Gasteizen

  • 200 pertsona hil dira Arabako zaharren egoitzetan azken urtean. Arabako Babestu elkarteak salatu dut asistentzia ez dela ona eta interes pribatuak lehenesten ari direla erakunde publikoak.


2021eko martxoaren 22an - 14:06
Argazkia: @arabakozaharrak.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Larunbatean dozenaka pertsona bildu da Gasteizko Diputazio plazan azken urtean hildako adinekoei omenaldia egiteko, Alea-k jaso duenez. Egoitzetako eta eguneko zentroetako erabiltzaileen eta etxean bizi diren adinekoen senideen elkarte Babestuk deitu du elkarretaratzea.

Bakardadean hil

Adineko pertsonek bizi duten egoera salatu du Babestuk. Elkartearen esanetan, zerbitzu publikoak indartu beharrean “interes pribatuak” defendatu dituztenekin eskuz esku aritu dira erakundeak osasun krisian: “Egoitzekin, etxez etxeko laguntzekin eta abarrekin irabaziak lortzen ari direnekin". Adinekoen eta beren senideen “babesgabetasuna” salatu du Babestuk: “Pandemiaren kudeaketa eta haren ondorioak gure adinekoen zaintzaren kalitate txarraren isla dira. 200 pertsona baino gehiago hil dira Arabako egoitzetan eta eguneko zentroetan. Erabateko bakardadean hil dira”.


Zaharren egoitzak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.