Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako ospakizunak pagadi batekin lotzea, horregatik aukeratu dut pagadia. Estimatzen dut benetan haritza: etxeak, itsasontziak, altzariak eta abar egiteko gure basoetan dugun zurik noble, apain eta gogorrenetakoa; estimatu lizarra: batez ere altzari argiak eta arinak egiteko, beta ederrak erakutsiz; gainera, artzainek badakite ardiei zenbat gustatzen zaien lizar-hosto ondua. “Lizarrusti”, lekua ezagutuz gero, lizarraren ustiaketatik datorrela esango nuke.
Gaurkoan: pagadia. Nork ez du ezagutzen pagadi bat? Mendira joan den edonork daki zer den pagadi bat. Udaberrian hosto berderik argitsuena eta politena duen ingurunea azalduko zaigu, eta udazkenean berriz, mendiko lur-sailik koloretsuena dudarik gabe, pastel kolore guztiak hartzen dituen paleta. Ederrak dira gure pagadiak.
Baita ere, esan behar, aberatsak direla gure pagadiak. Nork ez ditu bildu udazkenean gibel urdin, onddo eta ziza hori perretxikoak pagadietan? Eta, baserritarrek badakite zer den orbela biltzea. Udazken amaiera aldera lurrera eroritako hostoak, orbela, biltzen zuten ukuiluan ganaduari azpiak egiteko. Bizkai aldean badira kopla zahar batzuk zera esaten dutenak: “Astelenian ezkondu eta/ martitzenian basora/ eguastenian orbelak batzen/ eguenian etxera”.
Gizartearen, eskolaren eta gurasoen eskuetan dago baita ere, Olentzerok basoarekin duen lotura mitologikoaren transmisioa egitea eta gure lurra, baso, zuhaitz eta naturarekiko errespetua eta maitasuna areagotzea
Gaur ezagutzen ditugun pagadi zaharretan gehienbat pago-ondoak aurkituko ditugu, tartean gazteagoak diren pago-lizar batzuk badaude ere. Pago-ondo zahar hauek aspaldi, gazteak zirelarik, metro pare batetara moztutako pago-lizarrak dira. Baina, nolatan hori?, galdetuko duzue beharbada. Erantzuna da: ikatza. Bai, ikatza egiteko pagoa erabiltzen zen batez ere. Haritza eta artea ere erabiltzen ziren, baina hauen zura material bezala erabiltzeko gehiago preziatzen zen. Horrek ez du esan nahi pagoa ez zela erabiltzen altzariak edo antzeko egur-lanak egiteko. Uztarriak, adibidez, pago zurarekin egiten ziren.
Basoa, pagadia, etxerako egurra eta ikatza neguko solstizioarekin lotuta dauden elementuak dira. Gaur egun, beharbada, ez ditugu faltan botatzen, –aski dugu pinutxo bat saloi bazterrean jartzearekin eta led erako bonbilla txiki mordo bat, klik eta klik keinuka ari zaizkigunekin– etxea berotzeko beharrezkoak ziren egur pilak eta ikatza. Baina, jakin, zure etxea berotzeko edo janaria prestatzeko erabiltzen duzun gasolioa, gasa edo elektrizitate gehiena, milioika urtetan lur-azpian egondako baso eta basoen fosilak direla likidoan edo gasean bihurtutakoak. Denok kontsumitzen dugu ama-lurretik. Eskerrak neguko solstizioa berri onarekin datorkigula: eguzkia bere azkenetan badago ere, etorriko dela berriro ere izadi guztia berotzera eta energiaz berpiztera. Gizakiak ikertu beharko du sakonago nola aprobetxatu hobekiago dugun energia garbia bakarrenetakoa: eguzkiaren energia. Hala ere, basoak, zuhaitzak behar beharrezkoak ditugu, gure arnasbideak baitira.
Negu-mugako ospakizun hauetan ere izan beharko genuke unetxo bat hausnartzeko, gutxienez jakiteko zer eta zergatik ari garen ospatzen. Arinkeria eta inozokeria izugarria dago. Gogoratu gure aurrekoek nola bizi zituzten baso, egurra eta suarekiko erritualak, Gabon enborra edo Olentzero enborra sutan jartzean, adibidez.
Herrialde guztiek dute negu-mugako pertsonaia eta euskaldunok, geureari, Olentzero deitzen diogu. Beste lurralde batzuetan bezala gure pertsonaia ere basoarekin eta ikatzarekin lotutakoa da. Ona hemen batzuk: “Apalpador” ikazkina Galizian, “Esteru” baso-mutila Kantabrian, “El tió” Kataluniako enbor pertsonifikatua.
Gure pertsonaia den Olentzero asko “noelizatu” omen da, hots, Papa Noelen itxura hartzen ari dela esaten dute batzuek. Jostailuak eta opariak banatzeko orduan beharbada, bai. Baina, oraindik Coca-Colak ez du blusa eta txanotxo gorriz jantzi. Opariena hain lotuta dago kontsumo munduarekin! Benetan zaila ikusten dut putzu horretatik irtetea, gurasoen eskuetan dagoela gehienbat, esango nuke nik. Gizartearen, eskolaren eta gurasoen eskuetan dago baita ere, Olentzerok basoarekin duen lotura mitologikoaren transmisioa egitea eta gure lurra, baso, zuhaitz eta naturarekiko errespetua eta maitasuna areagotzea.
Iñaki Lasa Nuin
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]