Pablo Haseli omenaldi ilauna egin diote muralgileek Bartzelonan

  • Hirietako muralgileak otsailaren 7an Bartzelonako Tres Xemeneies parkean elkartu ziren Pablo Hasélekiko elkartasunez hainbat horma betetzeko. Raperoak berehala kartzelaratzeko agindua jaso du, bi urte eta bederatzi hilabeteko kondena betetzeko terrorismoa goresteagatik, eta segurtasun indar zein koroarekiko laidoengatik. Egindako artelan deigarrienetako bat izan da Roc Black Block-ek egin duen Juan Carlos erregearen irudia eta handik ordu batzuetara hiriko garbiketa zerbitzuek ezabatu egin dute.


2021eko otsailaren 09an - 07:44

Igande goizean grafitigileen topaketa deitu dute Bartzelonako Tres Xemeneies parkean, Pablo Hasél raperoaren defentsan. Hasélek, Valtònyc raperoak bezala, Espainiako monarkiari eta Juan Carlos errege ohiari bertsoak eskaini zizkion eta zigorra jaso du ordainetan. Iragarri du ez duela erbestera joko, "Valtònic kasua normalizatu egin delako eta jada inor ez delako harritzen bere erbesteratzearekin".

Directa hedabideak egin du kaleko arte iragankor edo ilaun ekintza honen kronika. Bertan ikus daitekeen bideo ederretik hartu ditugu irudiak.

"Adierazpen askatasuna" marraztu dute hogei metroko horma batean. Deigarriena Roc Black Block-ek egin duena izan da, eta ezaguna da hirian egin dituen beste mural batzuengatik: honek Juan Carlos erregea marraztu du. Directak jaso du muralgile honek gertuko jendeari eman dizkion azalpenak: hainbat lan uztartzea lortu duela, horrela nahi duena eginez bizi ahal izateko, legea urratzen aritu behar izan gabe. "Nahiko lasai ari da, gainerakoak baino mantsoago doa eta bere trazoa gehienena baino abilagoa da, bizitzeko muralak egiten ohituta baitago" kontatu du Júlia Bacardit kazetariak Directan.

Egileek badakite bere lanak orduak baino ez dituela iraungo: "Posible da gaur arratsaldean bertan ezabatzea. Ikusi izan ditut marraztera etorri diren grafitilariak, beren gauzak jasotzeko denborarik izan ez dutenak, beste bat etorri delako gainean margotzera. Arte ilauna da, hau egiten dugu biderkatzea nahi dugulako" adierazi dio Sigrid bozeramaileak Kataluniako hedabideari.

Otsailaren 8an Valtònyc-ek txiokatu du salatuz, Ada Colau buru den udalak 24 ordu baino gutxiago iraun duela grafiti deigarriena ezabatzen:

Directako Bacardit kazetariak kontraesana seinalatu du, Bartzelonako Udalak parke hau pintatzeko espazio libre izatea baimentzen duelako: "Bartzelonako alkatetzak harria bota eta eskua ezkutatzen du, errepresioa bere eskuetatik pasatuko ez balitz bezala".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pablo Hasel
Estrasburgok Pablo Haseli ezarritako zigorra babestu du

Espainiako Estatuko epaitegiek Pablo Háseli “Koroa iraintzea” eta “terrorismoa goratzea” leporatzea babestu du Estrasburgok. Haren letrek “ondorio kaltegarriak” izan ditzakeela adierazi dute eta ezarritako zigorra “zentzuz”... [+]


2022-10-19 | Gedar
Lau gazte epaitu dituzte Iruñean, Pablo Haselen atxiloketa salatzeko protesten harira

Pablo Haselen askatasuna exijitzeko mobilizazioak zirela-eta, bederatzi lagun atxilotu zituen otsailean eta martxoan Espainiako Poliziak, eta guztira hamahiru urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte haietako laurentzat. 17.000 eurotik gorako isunak ere jarri... [+]


Pablo Hasél, espetxeratuta daukaten rap abeslaria
"Niri espetxe urteak gehitzeko estatu operazio bat abian da"

Pablo Hasél Lleidako abeslaria atxilotu eta espetxeratu zutenetik urtebete bete den egunean, La Directa hedabideak elkarrizketa hau argitaratu du, espetxe zuzendaritzak eta Justizia Sailak haren komunikazioei ezartzen dizkieten oztopoak gainditzea lortu ondoren... [+]


2021-03-05 | ARGIA
Espainiako Poliziak gutxienez bost pertsona atxilotu ditu Iruñean, Pablo Haselen atxiloketaren harira egindako protestekin loturan

Gutxienez bost pertsona atxilotu eta beste bi deklaratzera deitu ditu Espainiako Poliziak. Pablo Haselen atxiloketaren harira egindako mobilizazioetako batean "desordena publikoa" eragitea leporatzen diete atxilotuei.


AVTk Pablo Haselen abokatua salatu du "terrorismoa goraipatzeagatik"

Terrorismoaren Biktimen elkarteak (AVT) Bozhidara Alejandra Matamoros, Pablo Haselen abokatua, salatu du 2019ko hitzaldi batean “terrorismoa goraipatzeagatik”. Azken asteetan poliziaren inguruan egin dituen adierazpenak ere kritikatu ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude