CUPek Hasélen musika entzunarazi du Espainiako Kongresuan

  • Rap kantariaren atxiloketa salatu du Espainiako Kongresuan diputatuak. Bestalde, hainbat protesta egin ziren atzo ere, atxiloketa eta kartzelaratzea gaitzesteko.


2021eko otsailaren 17an - 12:22
Pablo Haselen atxiloketa (argazkia: Jordi Pou)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Diktadura tristeenetan bezala, Espainiako Estatuen kantari bat sartu da kartzelara gaur", hitzak luzatu ditu Albert Botran CUPeko diputatuak. Hitzartzea aitzin, Pablo Hasel artistaren abesti bat entzunarazi die bertakoei.

Atzo, otsailaren 16an, goizeko 6:30ean sartu ziren poliziak Lleidako unibertsitatera rap abeslaria atxilotzera. 50 herritar inguruk harresia osatu zuten Hasélen inguruan, polizien lana zailtzeko su-itzaltzekoen kea erabiliz. 8:30ean atxilotu zuten atzo Hasel.

Protestak, elkartasunez

Hainbat mobilizazio egon ziren atzo gauean, besteak beste, Iruñean, Valencian zein Barzelonan.

 


Eguneraketa berriak daude