Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Aurreko astean ekitaldi bat antolatu genuen, Pablo Hasél kartzelaratzeko egoeraren aurrean. Adierazpen askatasuna erabiliz, ahal zen neurrian arreta deitzea zen asmoa, errepresio eta zentsura larri honen aurrean. Badirudi lortu dugula, ez hainbeste gure ekintzengatik, baizik eta ekitaldi horretatik abiatuta izan diren gertakariengatik. Deialdi irekia egin genuen nork bere auzo, herri eta hirietan parte hartu zezan eta Tres Xemeneies parkean ere bildu ginen. Han hainbat mural marraztu... [+]
Hirietako muralgileak otsailaren 7an Bartzelonako Tres Xemeneies parkean elkartu ziren Pablo Hasélekiko elkartasunez hainbat horma betetzeko. Raperoak berehala kartzelaratzeko agindua jaso du, bi urte eta bederatzi hilabeteko kondena betetzeko terrorismoa goresteagatik, eta segurtasun indar zein koroarekiko laidoengatik. Egindako artelan deigarrienetako bat izan da Roc Black Block-ek egin duen Juan Carlos erregearen irudia eta handik ordu batzuetara hiriko garbiketa zerbitzuek ezabatu... [+]
“Terrorismoaren goratzarrea” eta “Monarkiaren zein Segurtasun Indarren kontrako irainak” leporatzen dizkiote. “Hemen adierazpen askatasunik ez dagoela agerian geratu da beste behin”, dio rap abeslari katalanak.